Hiztegia
ardiille, ardiillia. (b). izena. Artilea, ardiaren ile gordina. Lana de oveja sin tratar.
Ardiillia be garbittu ein bieda, bere forman, jo ein bieda, gero kardau ein bieda. Hilari. Sin. ardílana, artílle.
árdiki, árdikixa. (b). izena. Ardiaren haragia. Carne de oveja. Ardikixa erosikot saltsan ipintzeko.
ardílana, ardílania. (a). izena. Artilea. Lana de oveja. Ardilaniakin askotan (puntua egin), neguan urtero-urtero. Pedro.
Sin. ardiille, lána.
ardi-nárru, ardi-narrúa. (b). izena. Ardi-larrua. Piel de oveja con su vellón.
ardi-narruz jantzitta ibili. (c). esapidea. On itxurak egiten dituzten jende gaiztoaz esana. Ondo ezautzen dou ori, oiñ ardi-narruz jantzitta ibilli arren. Antzinako otso-ipuinen batetik.