Hiztegia
arbide, arbidía (Eib.). (d). izena. (Eibar) ARRIBIDE. "Calzada, camino empedrado. Bide-txingor onek arbide batera joten dau. Ik. galtzára.
arbígara, arbígaria. (c). izena. Arbiari, gora egiten duenean, sortzen zaion kirtena. Pámpano, escapo de nabo.
Gailleguak arbigarak jateittue gustora asko; “grelos” esaten dotse.
arbí-soo, arbí-sóua. (b). izena. ARBÍ-SOLO (UB., ANG., ELG). Arbi-soroa. Campo de nabos. Iez arbi-soua egon zan lekuan aurten porrua sartu dou. Ik. árbitza.
árbitza, árbitzia. (b). izena. Arbi ederreko saila. Nabar hermoso. Arbitza izugarrixa egon bia dau Narbaizan. "Nabar", soilik, arbi-solo litzateke. Arbitzak arbi ugaritasuna azpimarratzen du, nolabait. Batzuetan sinonimoak dira, baina ez beti.
Ik. arbí-soo.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea. Copa de árbol. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako.
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia. Arboleda. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian. Ik. zúaizti.
arbóla-ipurdi. 1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena. La base y las raíces de un árbol, después de talarlo. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan. Ik. ánpor. 2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa.
arbola-perretxiko, arbola-perretxikua. izena. "Yesquero. Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak." (SB Eibetno).
Sin. iéska.
árbola-sústar, árbola-sustárra. (b). izena. Zuhaitz-sustraia. Inguru horretako zura oso estimatua da. Adarren juntetan arbola-burua, da arbola-sustarra. Intxaurrian-da geixen paatzen dienak die. Oso dibujo onakin tokatzen danak ixa prezioik eztauka. Ori paatzen dabe, bueno, disparatia! Martin.
Ik. arbóla-búru.
arburu, arburúa. (d). izena. (Eibar) "Peñasco, acantilado. Eguarbitzako arburuan jarritta, orduak emoten nittuan Anbotora begira./ Itsas-ertzeko arburuetatik arrantzale eitten eban amuagaz. Sin. arkatx." (Etxba Eib). Sin. arkatx.
ardailla, ardaillia. (Antzuola) "Iskanbila.
Lengunian berandu etorri zan Patxi ta gurian sortu zan ardailla./ Aman urtian egon zan gurian ardaillia, ango jendia, ango zaatia!" (Lar Antz). Sin. argamailla.
árdandei, árdandeixa. (d). izena. Ardandegia. Antiguamente, taberna en la que servían vino. Ferixia ikusi, ardandeixan sartu ta gabeko amabixak arte egote zien kontu-kontari. Ik. sárdandei.
ardangela, ardangelie. (d). (Leintz) Sotoa, ardoa gordetzen den lekua. Bialdu daue gizonori ardangelara, morrokuez zerrau dutzie atie, artu botilla bana hirurek eta biaje. (AA ArrasEus, 233. o.).
ardanzopa, ardanzopak. (c). izena. Ardao-zópa, ardao-zopak. iz. Ardo beroa ogi zopekin; antzina jan ohi zen zenbait familiatan. Vino caliente con sopas. "Sopa borracha". Ikezgintzan beti ezautu naban ardaua garrafoi baten erun, eta goizien ardanzopia esate gontxen. Katillu batea ardao puxkat bota, basokaa pare bat eo, eta azukarra bota dezente eta ogixa erdi-tostau... Mateo./ Entzun izan juat aintziñan umiei be ardao-zopak emote zotsela familixa batzuk Naparruan.