Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Arátuste
arbóla-ipurdi
Arátuste, Arátustiak. (d). izena. ARATOSTE. Inauteriak, Karnabalak.   Carnavales. Aintxiñan, Aratostietan kukumarro jazteko afan demasa egote zuan. Oso zaharrek bakarrik. Sin. karnábal.
© Jaione Isazelaia
arátuste lóra, arátuste loría. (d). izena. . Narcisus bulbocodium. Narciso. Udaberrian lehenengotariko lora. Aratuste inguruan azaltzen da.
arazo. Ik. araso.
arbaso, arbasúa (Eib.). (d). izena. (Eibar) Harriartea.   "Pedrera. Mendixa emendiko aldetik dana arbasua da.
árbel, arbéla. (b). izena. Lurra baino gogorragoa eta harria baino bigunagoa den harrikia.   Toba, cayuela. Gaztelerazko «Pizarra» pizarra esaten da, eta ez arbel. Dena dela, interesgarria da Donatoren azalpena: Ardi-txabolak eta tapatzen jittuen orrekin (pizarrarekin) eta arbela esate jotsek erak. Guk eztou ezautzen ori, eztou ibiltzen da; da guk pizarria. Arbela dok izen ori e, pizarra izenda be arbel-arrixak. Erderaz «cayuela». Koloriak askotakuak, batzuk buztin-kolorera, bestiak zurika... arrittik lurrera, lurra arri eittera doian... Don. Ik. pízarra.
árbi.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. arbi, arbíxa. (a). izena. . Brassica napus. Nabo. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.) Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. Arbi-atala trabau jakok. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da.
2. arbi, arbixa. (d). izena. (Eibar) "Hueva del pescado. Bakillauan arbixa artakotzat saltzen da.
arbi-búru, arbi-burúa. (b). izena. Cabeza de nabo. Zazpi kiloko arbiburua artu giñuan iez.
arbide, arbidía (Eib.). (d). izena. (Eibar) ARRIBIDE. "Calzada, camino empedrado. Bide-txingor onek arbide batera joten dau. Ik. galtzára.
arbígara, arbígaria. (c). izena. Arbiari, gora egiten duenean, sortzen zaion kirtena.   Pámpano, escapo de nabo. Gailleguak arbigarak jateittue gustora asko; “grelos” esaten dotse.
arbílora, arbíloria. (b). izena. Flor de nabo. Txirriskilla bandaria dabill arbilora artian.
arbí-soo, arbí-sóua. (b). izena. ARBÍ-SOLO (UB., ANG., ELG). Arbi-soroa.   Campo de nabos. Iez arbi-soua egon zan lekuan aurten porrua sartu dou. Ik. árbitza.
arbitxíki, arbitxikíxa. (d). izena. Pertsonak jatekoa den arbi mota.
arbitz, arbitza. (d). izena. (Eibar) "Cuarzo. Arbitzak ostiango arri guztiak erreixatzen dittu.
árbitza, árbitzia. (b). izena. Arbi ederreko saila.   Nabar hermoso. Arbitza izugarrixa egon bia dau Narbaizan. "Nabar", soilik, arbi-solo litzateke. Arbitzak arbi ugaritasuna azpimarratzen du, nolabait. Batzuetan sinonimoak dira, baina ez beti. Ik. arbí-soo.
árbola, árbolia. (a). izena. Zuhaitza.   Árbol. Ik. zúaitz.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea.   Copa de árbol. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako.
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia.   Arboleda. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian. Ik. zúaizti.