Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
araota
arbígara
arbígara, arbígaria. (c). izena. Arbiari, gora egiten duenean, sortzen zaion kirtena.   Pámpano, escapo de nabo. Gailleguak arbigarak jateittue gustora asko; “grelos” esaten dotse.
arbílora, arbíloria. (b). izena. Flor de nabo. Txirriskilla bandaria dabill arbilora artian.
arbí-soo, arbí-sóua. (b). izena. ARBÍ-SOLO (UB., ANG., ELG). Arbi-soroa.   Campo de nabos. Iez arbi-soua egon zan lekuan aurten porrua sartu dou. Ik. árbitza.
arbitxíki, arbitxikíxa. (d). izena. Pertsonak jatekoa den arbi mota.
arbitz, arbitza. (d). izena. (Eibar) "Cuarzo. Arbitzak ostiango arri guztiak erreixatzen dittu.
árbitza, árbitzia. (b). izena. Arbi ederreko saila.   Nabar hermoso. Arbitza izugarrixa egon bia dau Narbaizan. "Nabar", soilik, arbi-solo litzateke. Arbitzak arbi ugaritasuna azpimarratzen du, nolabait. Batzuetan sinonimoak dira, baina ez beti. Ik. arbí-soo.
árbola, árbolia. (a). izena. Zuhaitza.   Árbol. Ik. zúaitz.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea.   Copa de árbol. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako.
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia.   Arboleda. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian. Ik. zúaizti.
arbóla-ipurdi.
© Jaione Isazelaia
1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena.   La base y las raíces de un árbol, después de talarlo. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan. Ik. ánpor.
2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa.
arbola-perretxiko, arbola-perretxikua. izena. "Yesquero.   Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak." (SB Eibetno). Sin. iéska.