Hiztegia
arbide, arbidía (Eib.). (d). izena. (Eibar) ARRIBIDE. "Calzada, camino empedrado. Bide-txingor onek arbide batera joten dau. Ik. galtzára.
arbígara, arbígaria. (c). izena. Arbiari, gora egiten duenean, sortzen zaion kirtena. Pámpano, escapo de nabo.
Gailleguak arbigarak jateittue gustora asko; “grelos” esaten dotse.
arbí-soo, arbí-sóua. (b). izena. ARBÍ-SOLO (UB., ANG., ELG). Arbi-soroa. Campo de nabos. Iez arbi-soua egon zan lekuan aurten porrua sartu dou. Ik. árbitza.
árbitza, árbitzia. (b). izena. Arbi ederreko saila. Nabar hermoso. Arbitza izugarrixa egon bia dau Narbaizan. "Nabar", soilik, arbi-solo litzateke. Arbitzak arbi ugaritasuna azpimarratzen du, nolabait. Batzuetan sinonimoak dira, baina ez beti.
Ik. arbí-soo.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea. Copa de árbol. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako.
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia. Arboleda. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian. Ik. zúaizti.
arbóla-ipurdi. 1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena. La base y las raíces de un árbol, después de talarlo. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan. Ik. ánpor. 2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa.