Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arági, aragíxa. (b). izena. Okela.   Carne. Aragi edarra egoten da Zubittako karnazerixan. Okela erabiliagoa da harategikoa izendatzeko. Gorputzekoa, pertsonarena behintzat, aragi beti. Arrainarena ere bai: Aragi tentia dauka bakaillauak. ARÁGI BIZÍXAN. (c). En carne viva. Aragi bizixan zeukan bietz puntia.
aragi-eten, aragi-etena. (d). izena. Desgarro o rotura de músculos. Atzo aldapa bateti salto in neban, da orkatillan aragi etenen bat iñik izen bi neban, gaur beintzat miñ daukat eta. (Lar Antz). Sin. mamiñ-eten.
arági fáltso, arági fáltsuak. (a). izena. Behar ez den lekuan hazitako haragi alferrikoak. Aragi faltsuak. Orrek ba betenaixuai esate jakon, eta berak ebagitzeko esan ezkero, ba ebagi eitte zan. Don.
arákaitz.
© Jaione Isazelaia
1. arakaitz, arakáitza. (c). izena. Arbolaren arapoa; adarraren jaiokera edo hau kendutako lekua.   Nudo de un tronco. Zerria ziero izurrau dou, dana arakaitzez betetako tronguak ebaitzen ibili ga ta./ Arakaitza jo eta ziero maillatu zeban aixkoria. Azen.: arakáitz ere bai. Sin. arápo.
2. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Gaizki osatutako zaurian sortzen den mamin-faltsua.   Carne falsa que se forma en las heridas mal cerradas. Atzapar guztiak arakaitzez beteta dauzka./ Espoloiko arbolak baiño arakaitz geixao jauzkat iztarretan. (Lagun bati entzuna, iztarretan urratu eta mailatu asko zuela esateko. Arakaitzen bi zentzuak elkartzen dira hemen) Etim.: haragi+gaitz, ziurrenik. 3. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Kanpoan hildako abere baten haragia.   Carroña. Don