Hiztegia
aoberokeríxa, aoberokerixía. (c). izena. Exageración. Kazarixak gizurra eta aoberokerixia ugari. Sin. aokára.
aófiñ, aófiña. (b). adjektiboa. Mokofina. De paladar exquisito, gourmet. Onetik bakarrik jaten dau aofiñ arek.
aokára. 1. aokára, aokaría. (c). izena. Ahokada, exajerazioa. Atzo be Txotxok aokaran batzuk botako jittuan./ Aokaria aokarian gaiñian ibili zuan gau guztia.
Beharbada aokara arruntagoa da eta aoberokerixa finagoa. Sin. aoberokeríxa. 2. aokára, aokaría. (b). izena. Bocado. Bei ori oso noblia da; eztau sekula aokara bat pe iñonetik arrapauko.
aóko sóiñu, aóko sóiñua. (c). izena. Ezpainetako soinua. Filarmónica.
Tomas Markik ederki jote juan aoko soiñua./ Batek aoko soiñua jo ta beste danak korruan dantzan. Sin. ezpanetako soiñu. Sin. filármonika. Ik. eskúko sóiñu.