Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ankáleku
ankiñ
ankiñ, ankiña. (d). izena. Bergarako tela urdina.   Mahón, "Azul de Bergara". Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian “ankiña” esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu. Sin. máun.
anpólai. ANPOLARI. 1. anpólai, anpólaixa. (b). izena. Gerezi mota eder bat, estimatuena agian.   Cereza ampollar. Gure etxaburuko keixia, anpolaixa. Anpolai gorrixa, zurixa eta beltza bereizten dira. 2. anpólai, anpólaixa. (d). adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak. Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.). 3. anpólai, anpólaixa. (d). izena. Antzina okaran arbola basatiei, basokanei, esaten zitzaien. Ik. okán txímillo.
ánpor. 1. ánpor, anpórra. (d). izena. ENPOR. Enbor takarra: ateratako arbola ipurdia, arapoz jositako enborra, eta halakoak.   Cepa de árbol arrancado de raíz, tronco deforme, etc. Mutikotako gure dibersiñua izaten zuan basuan zeren anporrei buelta emon da barrankuan bera botatzia./ Pago-burua, por ejenplo, enporra esate ako. Sustarrak pe enporrak die. “Ekarrik ortik enporra”, esate zan beian sua eitten zanian. Baztarrian ipintzeko sua zaintzen zebenak. Mart. Hitz ia galdua. Ik. arbóla-ipurdi, pago-búru. 2. ánpor, anpórra. (d). adjektiboa. Pertsona gizen eta baldarrari esan ohi zaio.   Dícese de la persona gorda y torpe. Aspaldixan ikusi barik neukan Pedro, eta aura dago anporra, aura. 3. ánpor, anpórra. (d). izena. (Eibar) Gezur handia. Anporra zuk oiñ esan dozuna. (AAG Eibes).