Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
anduga
animiak urten
animiak urten. 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). 2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).
ánimo, ánimua. (a). izena. ÁLIMO. Adorea.   Animo. Animo geixegi barik najabik aspaldixan.//Ointxe eztaukau ba alimo aundi-aundirik./ Tira, gizon, alimua beintzat ez galdu /Alimo Jerolimo! Sin. adóre. Ik. áide.
animóso, -a, animosúa, -ía. (d). ALIMOSO, ALIMOTSU. 1. animóso, -a, animosúa, -ía. (b). adjektiboa. Adoretsua, animo eta umore onekoa.   Animoso, -a. Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia. Sin. adoretsu. 2. animoso, -a, animosúa, -ía. (c). adberbioa. Adoretsu.   Animoso. Aspaldixan animoso ikusten da Exekiel./ Enabill bape animosa. Sin. adorétsu.
anis, anísa. (a). izena. Anisa. PATTAR ZURI ere bai adinekoen artean. sin. pattar zuri
anis bédar, anis bedárra. (d). izena. . Foeniculum vulgare. Milua.   Hinojo. Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da. Sin. míllu.
© Ezezaguna
ánjelus, ánjelusa. (c). Egunean hiru aldiz (goizean, eguerdian eta ilunkeran) elizan jotzen ziren kanpaiak eta harekin batera errezatzen zen abemaria. Eguerdikoari esaten zaio batik bat anjelus; goizekoari egunalbako eta iluntzekoari aremaittako.