Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
amuts
ándanduan
ándanduan. (c). adberbioa. (Elgeta) Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andapara, andaparia. (Eibar) "Acequia, canal hacia el molino." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
andére. (c). izena. ANDÉRA. Panpina, kopina.   Muñeca. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez. Sin. kopiñ.
andéreño, andéreñua. (a). izena. Ikastolako irakasle emakumea.
andéro, anderúa. (b). izena. Hil-kaja bizkarrean daramana.   El que porta el féretro, ya sea con andas o sin ellas. Bere lau loibak zoiazen andero./ Anderuak txandatuaz joan zien, ain zan astuna eze. andéro eiñ. (b). Andero lana egin. Gaur be neuri tokauko jat andero eittia.
andérotza, andérotzia. (c). izena. Andero lana. Loibak ein zeben anderotzia.
andi. Ik. áundi.
ándik. (a). adberbioa. Handik.   De allí.