Hiztegia
ándalá!. (c). interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben. Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke.
ándanduan. (c). adberbioa. (Elgeta) Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andére. (c). izena. ANDÉRA. Panpina, kopina. Muñeca. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez. Sin. kopiñ.
andéro, anderúa. (b). izena. Hil-kaja bizkarrean daramana. El que porta el féretro, ya sea con andas o sin ellas. Bere lau loibak zoiazen andero./ Anderuak txandatuaz joan zien, ain zan astuna eze. andéro eiñ. (b). Andero lana egin. Gaur be neuri tokauko jat andero eittia.