Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
amortzu
ánda
ánda, andia, -ak. (c). izena. Zerraldoa edo gaixoa edo zauritutakoa bizkarrean eramateko balio duen tresna.   Andas. Anda gaiñian jartzen da il-kajia kanposantura eruateko./ Andia personia eruateko izete zuan, da ganajatekua eruateko ta angaillia. Don. Inprobisatutakoa denean ere bai. Eskillariakin igual eitten zan, inprobisau, da “andan eruan dabe". Don. Sing. nahiz pl. Ik. ángailla.
andabide, andabidia. "Camino funerario." (SB Eibetno). Sin. elizbíde.
andadora. "Tortolosetan jokatzeko erabiltzen dan kristalezko bolatxua." (SB Eibetno).
andadóre, andadoría. (d). izena. Haurrak oinez ikasteko balio zuen tresna. Don. Lehenago beste izen bat zuela, baina ez duela oroitzen, dio.
andafuerako.
© Josu Okina
andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan.   Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
ándalá!. (c). interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben. Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke.
ándanduan. (c). adberbioa. (Elgeta) Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andapara, andaparia. (Eibar) "Acequia, canal hacia el molino." (SB Eibetno).