Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
amortzau
Ánbotoko séñora
© Ezezaguna
Ánbotoko séñora, Ánbotoko séñoria. (b). izen propioa. Anbotoko Mari.   La Dama de Anboto. Buruko paiñolo orrekin Anbotoko Señoria emoten don. Honelako konparaketetan entzun izan dugu ia bakarrik gure denboran. Hona hemen berriz Izagirrek Oñatin jasotakoa:
ánda, andia, -ak. (c). izena. Zerraldoa edo gaixoa edo zauritutakoa bizkarrean eramateko balio duen tresna.   Andas. Anda gaiñian jartzen da il-kajia kanposantura eruateko./ Andia personia eruateko izete zuan, da ganajatekua eruateko ta angaillia. Don. Inprobisatutakoa denean ere bai. Eskillariakin igual eitten zan, inprobisau, da “andan eruan dabe". Don. Sing. nahiz pl. Ik. ángailla.
andabide, andabidia. "Camino funerario." (SB Eibetno). Sin. elizbíde.
andadora. "Tortolosetan jokatzeko erabiltzen dan kristalezko bolatxua." (SB Eibetno).
andadóre, andadoría. (d). izena. Haurrak oinez ikasteko balio zuen tresna. Don. Lehenago beste izen bat zuela, baina ez duela oroitzen, dio.
andafuerako.
© Josu Okina
andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan.   Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
ándalá!. (c). interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben. Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke.