Hiztegia
amillan, amillana. (Leintz) AMILLEN (EIB.). Haize klase hotza. "Fraka zarren billa" ibiltzen dala esan ohi da. Amillena, erropa zarren billa dabillena. esaera. (Eibar) (SB Eibetno).
amitídu. (b). aditza. AMETIDU, AMETIRU. Onartu. Admitir Au ezin leike amitidu./ Nik eztakitt zela amititzen jatzun goizeko iruretan etortzia.
amokó, amokúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Amuaz harrapatutako arraina. Amoko legatza askokin obia ostiangua baiño. (Etxba Eib).
amore, amoria(k). izena. Amor, amores. Bere amoriak kontatzen ibili jat./ Eztotse alkarri amore aundirik.
amoríxo, amoríxua. (d). izena. (Eibar) Amodioa. "Amor. Amorixuagaz gaixorik dago; eta zein da gaitz ori ezagutu ez dabena.
amór própixo, amór própixua. (b). izena. Amor propio. Amor propixo aundixa bia da egunero goizeko seiretan igerira jaikitzeko.
amórragarri, amórragarrixa. (b). adjektiboa. Gogaikarria, nazkagarria. Latoso, -a, indignante Orren aitta be amorragarrixa galanta izan zan bere denporan.
amorrátu. 1. amorrátu. (a). da-zaio aditza. Biziki haserretu. Rabiarse. Amorratu jakon da ostia soiñu baten asi zan./ Bestiei amorratu jakue, ta etara baba-beltzok, bidia bete, ortuan euzkan jenero danak bota araxe ta. Mertz. NOR-NORI bezala adinekoek.
amorrátu eraiñ. (b). dio aditza. Haserrearazi. Ezidazu amorratu eraiñ. Ik. gogaitt eraiñ, asarretu, entendidu, pentsau Ik. asarrétu, gógaitt eráiñ, entendidu, pentsáu. amorrátuta. (c). adberbioa. Asko, oso. Ari amorratuta gustatzen jako zinia. 2. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Porrokatua, saiatua. Muy aficionado, -a. Kazari amorratua da Eustakio. Sin. porrokátu. 3. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Rabioso, -a. Txakur amorratu batek ainka ein zotsan. . Ik. txákur amorratu.
amórro, -u. 1. amorro, -u, amorrúa. (a). izena. Rabia, indignación. Amorrua emoten dosta Hendaiara juateko pasaportia erakutsi biarrak. amorro aundirik izan ez. (c). esapidea. Gogo handirik izan ez. Arek eztauka lanerako amorro aundirik. 2. amorro, -u, amorrúa. (b). izena. Ikusiezina, gorrotoa. Egundoko amorrua zostan maixuak. 3. amorro, -u, amorrúa. (c). izena. La rabia, enfermedad canina. Amorruan kontrako bakunia dago biar. Sin. txakur-amórro.
amóstu. (b). da-du aditza. AMÚSTU, MOSTU. Kamustu. Desafilar(se) un instrumento cortante Mutikuak arrigaiñian erabili dau aixkoria ta ziero amostuta laga dau./ Segia mostu dot alanbria jota, ta pikatzera noia. Ik. sendátu.
amots, amótsa. (c). adjektiboa. AMUTS, MOTS. Kamutsa. Desafilado, romo. Kutxillo au oso amotsa dago.