Hiztegia
ama-órde, ama-ordía. (c). izena. AMÓRDE, AMA ORDEKO, AMA ORDEZKO, AMA ORDIAZKO. Madre adoptiva. Bere ama-ordiai asko nai zotsan. Sin. ugéz-áma.
amar mandamentu lora, amar mandamentu loria. (c). . Passiflora caerulea. Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena.
ámar errialéko, amar errialekúa. (d). izena. Hamar erreal (2,50 pezeta) balio zuen txanpona. Ik. erríal.
amarréko, amarrekúa. (b). izena. Mus karta-jokoan bost arrik hamarreko bat osatzen dute eta zortzi hamarrekok ustela. Jokoa hiru usteletara izaten da. En el juego del mus, un tanto, que equivale a cinco unidades o "arras". Amarreko bat falta jaku jokua irabazteko.
amárrenak eta prímiziak. (d). izena. Elizari urtero entregatu behar izaten zitzaion jeneroa edo dirua, bildutakoaren hamarrena, jatorrian behintzat.
Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak. Klem. Diezmos. Biak batera aitatu ohi dira normalean, eta, nik galdetutakoek behintzat, ez dakite bereizten amarrenak eta primiziak.
amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua. Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke. Ik. amáiketako.
amá-úme, amá-úmiak. (c). izena. Ama eta umea(k).
Ardixa ta billotxa? Ama-umiak. Don. Animaliez zein pertsonez.
amazúlo, amazulúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Amakoia. Apegado, -a a su madre Amazulo utsa da ta lagunartia komeni jako. Aittazulo, amandriazulo, etab. ere bai.