Hiztegia
amáika. 1. amaika. (a). zenbatzailea. Once. 2. amaika. (b). zenbatzailea. Hainbat, asko, ugari. Mucho, cuantos Gixajo aura be amaika lan einddakua zan ba./ Amaika ikusteko jaio giñan! amaika ikusteko jaio giñan!. (b). esapidea. Harridurazko esapide ezaguna. amaika olako!. (c). esapidea. AMAIKA OLAKO. Zenbat horrelako kasu. Oiñ Roldanen asuntua jakin dda, baiña amaika olako egongo da./ Zeldara sartu eta kartak eta liburuak eruan, gaberdixan katxeau, ta amaika olako. amáikatxo. (c). (adierazkorra.) Goikoaren zentzu berdina, baina adierazkorragoa. Amaikatxo barre erainddakua da zuen aittajuna.
amáiketako, amáiketakua. (a). izena. Goizeko amaikak aldera egiten den otordua. Refrigerio que se toma avanzada la mañana
Ik. amárretako.
ámaiñ emon. (c). dio aditza. (Eibar) Jaregin. Dar suelta, liberar. Amaiñ emon zetsan bere buruari, eta jausi zan azkenengo bizi-modura. (Etxba Eib)./ Amaiñ emon txorixari.
ámama. 1. ámama, ámama. (b). izena. Amandrea. Abuela. Hitz hau, esanahi honetan, azken mende honetan sartua dela dirudi. Bertako hitz zaharra amandre da. Ik. aittájaun, ámandre, ámandria. 2. amama. (c). izena. Mauka, ondorengoaren gisako esapideetan. Chollo Ikusi zenbat keixa, ta danak geuretako. Au dok amama au. Au dok amama! batik bat.
3. amama. (c). adberbioa. Eskura, erara, erraz. A placer, "a huevo". Baloia amama etorri jakuan Satrustegiri, baiña sekulako kalia ein juan./ Amama najaukan makinan premixo aundixa, ta kakazarra. Amama etorri edo euki, batez ere.
ámandre, ámandria, ámandria. (a). izena. Abuela. Gure amandre Gantxeikua zan. Mugagabean amandre nahiz amandria. Azen.: amándria ere bai. Hil.k zera dio: Gure amandre Gantxeikua zan. Ik. aittájaun. amandriai sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gezurra sartu, ziria sartu. Bueno i, ori amandriai sartuixok nai bok.
ama-órde, ama-ordía. (c). izena. AMÓRDE, AMA ORDEKO, AMA ORDEZKO, AMA ORDIAZKO. Madre adoptiva. Bere ama-ordiai asko nai zotsan. Sin. ugéz-áma.
amar mandamentu lora, amar mandamentu loria. (c). . Passiflora caerulea. Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena.
ámar errialéko, amar errialekúa. (d). izena. Hamar erreal (2,50 pezeta) balio zuen txanpona. Ik. erríal.
amarréko, amarrekúa. (b). izena. Mus karta-jokoan bost arrik hamarreko bat osatzen dute eta zortzi hamarrekok ustela. Jokoa hiru usteletara izaten da. En el juego del mus, un tanto, que equivale a cinco unidades o "arras". Amarreko bat falta jaku jokua irabazteko.
amárrenak eta prímiziak. (d). izena. Elizari urtero entregatu behar izaten zitzaion jeneroa edo dirua, bildutakoaren hamarrena, jatorrian behintzat.
Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak. Klem. Diezmos. Biak batera aitatu ohi dira normalean, eta, nik galdetutakoek behintzat, ez dakite bereizten amarrenak eta primiziak.
amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua. Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke. Ik. amáiketako.