Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
alkól, alkóla. (a). izena. Alcohol. Ik. espírittu-púru.
alkóndara, alkóndaria. (a). izena. Alkandora.   Ik. átorra.
alkórtu. (d). aditza. Elkortu, hondatu, zuraz jardutean. [Pagoa] bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitxo. Bai, orretxeaitxik botatzen da; ba busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo, juaten da aura, arek ez dau balio. —Zer da alkortzia? —Alkortzia, ba, dana sikatu ta eregi eitten da. Sebas.
alkótz, alkótza. (d). izena. Gari-aleen oskola.   Cascabillo. Dornuan garixa garbitzen zanian alkotza botatze juan. Alkotzetan piparraundixak sartzen giñuztan, oso ondo eltzen zittuan da. Klem./ Alkotza da gari-aliak gaiñian daukan kaskala. Don. Elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko. Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza. (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
allákuidaos!. (b). interjekzioa. Hor konpon.   Allá cuidados, ahí te las arregles. Gero lapurretan eitten botsue, allakuidaos, nik abixau dotsut./ Allakuidaos, ori ezta nere arduria. Sin. ór kónpon!.
© Jaione Isazelaia
almáitz, almáitza. (d). izena. Mortero, almirez. Almaitz zarrak estimaziño aundixa dauke. Sin. mórtero.
almándongilla, almándongillia. (c). izena. ALMÓNDIGA. Almóndiga. Zaharrek izan ezik, gaur egun ALM
álmen, alména. (b). izena. Ahalmena, gaitasuna.   Capacidad. Ointxe eztaukat aua zabaltzeko almenik pe.
almórrana, almórrania, -ak. (b). izena. Almorrana(s).
almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da.
almuáda, almuadía. (a). izena. ALMUARA, ALMUERA, ALMUEDA, AULMARA, AULMERA, AUMARA, AUMERA. Almohada. Almuedia ero burkua. Burkua be asko esaten dou ta almuedia be bai. Don. Sin. búrko.
almuadazal, almuadazala. (b). izena. Funda de almohada. Goikoaren aldaera guztiak ditu.
alotz, alotza. "Lorza, pliegue." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
álpaje, álpajia. (c). izena. . Medicago sativa. Alfalfa. Sekula-belarra bezala, soroetan ereinda hartzen den belar forrajeroa. Ebakialdi ugari ematen du, moztu eta berehala etortzen baita berriro. Zelaia hiru edo lau urte egoten da ematen. Lore morea du. Dauzkan bitaminei esker eskorbutoa saniatzen omen du, baita giltzurrunetako harriak deuseztatu ere. Zenbait etxetan sekula-belarrari alpaje zabala esaten zaio eta alpajeari alpaje luzia.
álper. 1. alper, alperra. (b). adjektiboa. ÁRPEL. Nagia.   Vago, -a, perezoso, -a. Argixa da baiña alperra. Hitz honen deribatu guztiak ere arpelekin esaten ditu zenbaitek, batez ere Ubera-Elgeta aldean. Sin. nagi (erabiliagoa) Sin. nagi. Ik. zuri. Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako. esaera. (Lar Antz). pentsatzeko baiño alperraua izan. esapidea. Oso alperra izan. Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten). 2. alper, alperra. (d). izena. Errementaritzan, errematxeak egiteko ingudean ezartzen den burdinazko tutua. Alperra esate jakon, azpixan ipintze zana; aura geldik zeolako, ari alperra. Eus. 3. alper, alperra. (Eibar) "Artefacto de madera para taladrar y fresar, taladro de sobremesa." (SB Eibetno). 4. alper, alperra. (d). Piedra cilíndrica que se arrastra en los campos para pulverizar terrones. Sin. erpíllarri.
alpér-bíaje, alpér-bíajia. (c). izena. Ezertarako balio izan ez duen bidaia.   Viaje baldío. Notarixara joan naiz baiña itxitta zeuan. Alper-biajia ein ddot./ Telefonotik deittukotsuet baezpada be, alper-biajia eiñ eztaidan. Alper- aurre hitz gisa, eta zentzu berberaz, ondoren datozen beste hitzetan. Ik. alperréko.