Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
alkartasun
almórrana
almórrana, almórrania, -ak. (b). izena. Almorrana(s).
almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da.
almuáda, almuadía. (a). izena. ALMUARA, ALMUERA, ALMUEDA, AULMARA, AULMERA, AUMARA, AUMERA. Almohada. Almuedia ero burkua. Burkua be asko esaten dou ta almuedia be bai. Don. Sin. búrko.
almuadazal, almuadazala. (b). izena. Funda de almohada. Goikoaren aldaera guztiak ditu.
alotz, alotza. "Lorza, pliegue." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
álpaje, álpajia. (c). izena. . Medicago sativa. Alfalfa. Sekula-belarra bezala, soroetan ereinda hartzen den belar forrajeroa. Ebakialdi ugari ematen du, moztu eta berehala etortzen baita berriro. Zelaia hiru edo lau urte egoten da ematen. Lore morea du. Dauzkan bitaminei esker eskorbutoa saniatzen omen du, baita giltzurrunetako harriak deuseztatu ere. Zenbait etxetan sekula-belarrari alpaje zabala esaten zaio eta alpajeari alpaje luzia.