Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
alegorri
alkartasun
alkartasun, alkartasuna. "Solidaridad, unión." (SB Eibetno).
alkártu. (b). da aditza. Elkartu, bildu.   Unirse, juntarse.
álkaso, álkasua. (d). adjektiboa. Zerbaitetarako aproposa, egokia.   Adecuado para algo. Edurra kentzeko atxurra eztok alkasua. Klem. Etim.: gaztelerazko "al caso" ziurrenik.
alkáte, alkatía. (a). izena. Alcalde. Zapatak okerreko hanketan jantzita daukanari erri biko alkate dela esan ohi zaio txantxetan. Ik. auzo-alkáte, errejidóre.
alkaton. 1. alkaton, alkatona. (d). izena. Ohazalei albo batean hari urdinez egiten zaien bordatua.   Bordado que se hace en uno de los laterales de la funda de la colcha. Ni akordatzen naiz, lenengo kolorez illun-illunak izaten zien, ta gero zurittu be bai, ta gozatu be bai; alkatona eitte jakuen ezkiñetan ero... zerai, oazalei. Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda, kruzetan ero, zerien da, alkatona esaten jakon, alkaton. Juana. 2. alkaton, alkatóna. (d). izena. Pieza de tela en el ruedo de la saya.
alkáuete. 1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona.   El/la que cuenta los secretos a quien no debe. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.) 2. alkáuete, alkáuetia. (c). izena. Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da.