Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aldrebeskeríxa
Algódonera
Algódonera, Algódoneria. (b). izen propioa. ALGADONERA. Bergarako lehenengo kotoi lantegi industriala: Algodonera de San Antonio. Ta beste bertso batzuk badare polittak, Algodoneria asi zanekuak, asi zaneko bertsuak; Xenpelarrek dauzka. Errenteixako fabrikia ta emengua batera asi zian ta, Xenpelarrek jaurti zittuan bertsuak: Josu Oregi zenak, euskaltzain urgazleaz gain oihalgintzako industria baten jabea izandakoak, honela gogoratzen zituen Xenpelarren bertsoak.
alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. Ik. loran egon.
aliitzíra. (c). adberbioa. ALIITZI, ALIÍTZIXAN, IRITZIRA. IRITXIRA (EIB.). Gutxi gorabehera.   A ojo de buen cubero, intuitivamente. Aliitzira bota neban zenbat ardi zeren, da azertau./ Nik aliitzi kalkulatzen juat ordua./ Mendixan belaiñuakin galdu giñanian, an ibilli giñan aliitzixan jo batera ta jo bestera. Forma guztiak entzun daitezke. Zehaztasunik gabe jardun zentzuan ere bai: Ari ezixok kaso aundirik eiñ, aura iritzira ibiltzen dok. Etim.: «hala iritzi», beharbada.