Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aláxe
albóraka
© Ezezaguna
albóraka, albórakia. (d). izena. . ALBÁRAKA. Ocinum basilicum. Albahaca. Lehen erromeixara albarakia eruaten zan paparrian usain gozua eukitzeko. (SB Eibetno). Gehienbat lorontzietan hazten den landare loreduna. Metro erdi inguru hazi ohi da eta limoi usain gozoa du. Pizgarria da. Haurra izan duten emakumeei esnea ugaritzeko ere erabili izan da.
aldákor, aldákorra. (b). adjektiboa. Erraz aldatzen dena. Voluble, mudable. Oso umore aldakorra dauka Felixek.
aldámarra, aldámarria. (d). izena. Aldapa. Beixak aldamarran gora joan die. Ik. aldápa.
aldámen, aldamena. (a). izena. Alboa.   Costado, lado. Kotxian aldamen bixak urratuittut./ Gogaikarri aura etxat gau guztian aldamenetik kendu. Sin. álbo. Ik. albóko, aldamenéko.
aldamenéko, aldamenekúa. (a). izena. Albokoa. Sin. albóko.
© Gorka Ortega
aldámiño, aldámiñua. (b). izena. ALDAMIXO, ANDAMIÑO, ANDAMIXO. Andamio. Aldamiñotik bera jausitta, besua apurtuta i dago.
aldápa, aldapía. (a). izena. ALDAPADA, ALDATS, ALDAMARRA (EIB.). Cuesta. Aldapa ederra dago Uberatik Elgetara.
aldápauna, aldápaunia. (c). izena. Aldapa dagoen lekua.   Zona de cuesta, repecho
áldar, áldarra. (c). izena. Alde batera kaida duen zoruaz aldarra duela esan ohi da.   Caída, desnivel. Aldarrian dago soo aura ta eztakitt zela ibiliko gan goldatzeko./ Azpixak aldar puxka bat pe badauka ta orregatik gelditzen da kili-kolo maixa.
aldasbera, aldasberia. (Eibar) Pendiente descendente.
aldasgora, aldasgoria. (Eibar) Pendiente ascendente.
aldats, aldatsa. (b). izena. (Eibar) Aldapa.   Cuesta. Gatza gaiñerako aldatza, latza. (Etxba Eib).