Hiztegia
akulukára, akulukaría. (a). izena. Akulu kolpea edo akulu-eztenkada. Golpe o puyazo de aguijón. Egundoko akulukarak emon zotsan irixai.
akululári, akulularíxa. (b). izena. Idi probetan idiak arreatzen dituena. El que arrea a los bueyes en las pruebas. Iri probetan alde aundixa dago akulularixa zelakua dan.
al. (c). Esaleak aditzaren ekintza gertatzea nahi duela adierazten duen partikula. Partícula que expresa el deseo de que se produzca la acción verbal. Beintzat biar egualdi ona eingo al dau, bestela edarrak gare./ Etorriko al da panaderua, bestela eztakitt ze jan bia doun./ Ez al dou beintzat iñoi diru-eske joan biarrik izango./ Oiñeztarrixak erdibittuko al au. Aditza beti gertakizuneko aspektuaz: -go, -ko.