Hiztegia
akordauáldi. 1. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Zerbait oroitzen deneko aldia. Urrengo akordaualdixan garbittuizu garajia. 2. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Obesioaldia, zerbait modu obsesiboan gogoratzen deneko denbora. Seme-alabak kanpuan dienian eta eztabenian deitzen, eta olakuetan, gure ama ziero nerbixuak jota egoten dok. Akordaualdixa daukanian eztok giro izaten aren inguruan.
akórdu, akordúa. (c). izena. Oroitzapena, zerbaiten gogorazioa. Recuerdo de algo. Gure akorduak eta baiño lenao zien orrek. Ezidazu neri preguntau, nik eztaukat orren akorduik eta./ Liñua zela artzen zan jakin nai dot; orren akordua zeiñek euki leikien badakizu? akordúa artu. (c). esapidea. Gauza jakin bat egiteaz oroitu. Acordarse de hacer algo concreto. Bakaziñotara joan bai, baina telefonua jotiakin be akordua artu./ Ibiltzia komeni jako baiña eztau sekula orren akorduik artzen. Zeren edo Zerekin akordua artu. akordua euki. (c). esapidea. Zerbaitetarako oroitzapena izan. Gehienetan zerbait egiteko burutazioa, detailea. Tener el detalle, la ocurrencia. Errittik pasau eta ama bisittatzeko akordua be etxuan euki./ Erromara joan zanian postal bana bialtzeko akordua euki zeban. akorduan euki. esapidea. Gogoan izan. Oinddio akorduan daukat pagopian esan zostana. akorduan izan. esapidea. Akorduan izan. Gogoan izan. Akorduan izan mezetara joan bia dozuna. nere akorduan. Ni gogoratzen naizenez, nire denboran. Hasta donde llega mi memoria. Nere akorduan eztot ain negu epelik ezautu./ Frontoia zure akorduan einddakua da? Beste pertsona batzuekin ere berdin: zure akorduan, gure akorduan...