Hiztegia
akólitto. 1. akólitto, akólittua. (d). izena. Monaguillo. Mutikotan akolitto ibillitakua naiz ni be. Sin. monágillo. 2. akólitto, akólittua. (c). izena. Jarratzailea; politikoa, batik bat. Secuaz. Ministrua etorri zuan inaguratzera, inguruan akolitto pilliakin.
akórdau. 1. akordau. (a). zaio aditza. Oroitu, gogoratu. Acordarse. Zure izena etxat akordatzen./ Akordau jatzu ogixa ekartzia? akordau eraiñ. (b). aditza. Oroitarazi. Akordau eraixozu biar dentistia daukala. akordauta be. (c). esapidea. Akordatzen naizen bakoitzean; hura zen hura. Guk pasau giñuzen gosiak. Akordauta be... 2. akordau. (c). da aditza. Konturatu, ohartu. Darse cuenta Oinddio akordau barik zare Beeko estaziñoko etxiak botaittuena?/ Gaur be andik pasau naiz baiña enaiz akordau.
akordauáldi. 1. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Zerbait oroitzen deneko aldia. Urrengo akordaualdixan garbittuizu garajia. 2. akordaualdi, akordaualdíxa. (c). izena. Obesioaldia, zerbait modu obsesiboan gogoratzen deneko denbora. Seme-alabak kanpuan dienian eta eztabenian deitzen, eta olakuetan, gure ama ziero nerbixuak jota egoten dok. Akordaualdixa daukanian eztok giro izaten aren inguruan.