Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aizkoletxe
akábera
akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera.   Fin. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien.
akaberabako, akaberabakua. (Leintz) Demasa, handia. A kalamidadia don akaberabakua. Batez ere gaizki-esaka aritzerakoan. (Lein., gehienbat).
akábo. (c). interjekzioa. Ez duela erremediorik, ezin dela ezer egin.   Que no tiene remedio, acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria./ Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa./ Txokolatia ekarri orduko jaten bozue, akabo ba.
akábu, akabúa. (c). izena. Fin, límite. Madrilgo rastruan izan nitzan. Madrilgo rastruan izan nitzan. Ango trastiak eta ango katxarruak eztauka akabuik./ Oiñ bizikletia bia dabela, gero patiñak, umien esijentziak eztauke akabuik.
ákaiña, ákaiñia. (d). izena. AKEN (EIB.). Kapar handia.   Cierta garrapata grande. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. komentario 1 Ik. kapárra.