Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aize-zúlo
akábatzaille
aize-zúlo, aize-zúlua. (c). izena. (Eibar) AIXE-ZULO (EIB.). Poro. Aixe-zulua dauka pieza orrek eta erreusetara botaizu (Etxba Eib).
aizé-zurrúmillo, aizé-zurrúmillua. (c). izena. AIZÉ-ZURRÚNBILLO. Remolino de viento. Aize zurrumilluak papel pillia aidau zeban. Ik. sorgin-áize.
aizkoletxe. 1. aizkoletxe, aizkoletxia. "Aizkorak gordetzeko kutxia." (SB Eibetno). 2. aizkoletxe, aixkoletxia. "Aizkoren heldulekua." (SB Eibetno).
aizkoltxo, aizkoltxua. (c). izena. Aizkora txikia.
aizkora. AIXKORA, AXKORA. Ik. áixkora.
© Asier Sarasua
aizótz, aizótza. (c). izena. AIÓTZ. Aiotza. Kerten luzedun igitai antzekoa, sasiak ebakitzeko erabiltzen dena.   Especie de hoz con mango largo que se utiliza como machete. Goazen aizotza artu ta arantzak ebaitzera. Bada beste bat txikia, esku bakarrekin erabiltzekoa, podaketarako eta. Sin. marrajo (Oñ.)
aizpurutxu, aizpurutxua. (argot). Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa.   Peta, canuto. Hire etxian hartutako marijuania mundiala jaok, aizpurutxu batzuk erre eta edarra atxurkillia harrapau giñuan. (TSE Berb)
áizta, aiztía. (a). izena. Ahizpa.   Hermana de mujer.
aiztaérdi, aiztaerdíxa. (c). izena. Guraso bat desberdina duen ahizpa.   Hermanastra (de hermana)
aiztatzáko, aiztatzákua. (d). izena. Ahizpaordea.   Hermana adoptiva (de mujer) Ezkondu dan ori aiztatzakua dau Maritxuk. (Etxba Eib)
áizti, áiztixa. (b). izena. ARIZTI, ARESTOI (LEIN.). Hariztia.   Robledal. Antzina, haritz luzeak, punta moztu gabeak, zituen basoari zuaizti deitzen zitzaion, eta haritz mozkote lodiak zituenari aizti. Gaur egun bigarren hau entzuten da ia bakarrik. Ik. zúaizti.
aj!. (a). interjekzioa. Iguina edo amorrua adierazten duen espresioa. Aj! zopa au eztago jateik./ Aj!, kendu ari emendik baloi zar orrekin.
ajáu. (b). da aditza. Kolorea joan. Itxuratxartu.   Ajarse. Alkondara ori oso ajauta daukazu ta ezizu jantzi./ Gaztetan ni be ederra nitzuan baiña oiñ majo ajauta najaok.
áje. 1. aje, ájia. (a). izena. Gorputzaldi txarra. Parranda egunaren biharamunean eduki ohi dena.   Aje, mal cuerpo debido a una juerga. Kriston ajia najaukan astelen goizian./ Ajia pasatzeko dagonik onena, berakasaldia. Sin. bíxamon. 2. aje, ájiak. izena. Achaques (de vejez, sobre todo). Bein edade batera ezkero, ajia ugari izaten da./ Orrek zartzaroko ajiak die. Pluralean, batik bat.
ajura, ajuría. (d). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Ayuda, lavatiba. Ipiñixozu ajuria perrejil kertentxo batekin. (Etxba Eib).
ajústau. (c). aditza. Doitu.   Ajustar.
ajuste, ajustia. Ik. urtéko ájuste.
akáau. (a). da-du aditza. Animalia bat berez hil edo norbaitek hil.   Morirse o matar un animal. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. Iru eguneko txala akau jakue./ Atxurrakin buruan jota akau juan txakurra. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. Pertsonez ere esaten da lagunarteko hizkeran. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. akáauta. 1. akaauta. (a). adberbioa. Hilda (abere bat). Txakur bat akaauta zeuan kamiñuan. 2. akaauta. (a). adberbioa. Oso nekatuta, lehertuta.   Cansado, derrengado. Mendixan izan nitzuan atzo, ta gaur jota akaauta najaok.