Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aixkoldu
aizéleku
aizéleku, aizélekua. (b). izena. Haizeak gogor jotzen duen parajea.   Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña.
áizeri, áizerixa. (a). izena. AIZARI. Azeria.   Zorro. komentario 1 aizeri batzen. (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen. aizerixak baiño geixao korridu. (c). esapidea. Asko korritu. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz). áizerixana pasáu. (c). esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti. Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela.
aizeri-zulo, aizeri-zulúa. (c). izena. Madriguera de zorro.
áizete, áizetia. (c). izena. Haize sasoia, haize egunak. Azkenengo aizetiak bota zeban arte aundixa.
aizétsu. 1. aizetsu, aizetsua. (b). adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua.   Ventoso. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa. 2. aizetsu, aizetsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Haize asko duen pertsona, proiektu zoroz betea.   Se dice de las personas fantasiosas y casquivanas. Anai gaztia oso aizetsua zan eta Ameriketara joan zan. Sin. áize.
aizezko, aizezkua. (Eibar) AIXEZKO (EIB.). Carabina de aire comprimido. Aixezkuakin kanpeoia nitzuan! Aixezkuakin daneri irabazten netsen nik. (SB Eibetno)
aize-zúlo, aize-zúlua. (c). izena. (Eibar) AIXE-ZULO (EIB.). Poro. Aixe-zulua dauka pieza orrek eta erreusetara botaizu (Etxba Eib).
aizé-zurrúmillo, aizé-zurrúmillua. (c). izena. AIZÉ-ZURRÚNBILLO. Remolino de viento. Aize zurrumilluak papel pillia aidau zeban. Ik. sorgin-áize.