Hiztegia
aixkoldu. (d). izena. Aizkoratu, aizkoraz zerbait txikitu. Partir o destrozar algo a hachazos. Etxuan giltzaik topatzen eta jota aixkoldu egin juan etxeko atia.
aixkol-jóku, aixkol-jokúa. (b). izena. AIXKÓRA-JÓKU. Aizkora jokoa edo apustua. Apuesta o prueba de hachas. Santiago egunez ixa urtero egoten da aixkol-jokua Goimendin.
aixkól-ots, aixkol-ótsa. (c). izena. AIXKOL-OTX. Aizkorak egurra jotzean ateratzen duen zarata. Manuelek dabill aixkol-otsa goizian goizetik. AIXKOL-OTX dio Hilarik. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika ta, baiña ies eiñ.
aixkomente. (c). (Oñati) Gehienetan. Egunero ez, baiña aixkomente Berezao aldera faten naiz pasiuan . Ik. agitz, komante.
áixkora, áixkoria. (a). izena. AIZKORA, AXKORA, AZKORA (LEIN.). Aizkora. Hacha. Bergaran aixk- ahoskatu ohi da hitz honetan eta bere eratorri guztietan. Hala ere bada aizk- ahoskatzen duenik.
áixkora-áo, áixkora-áua. (b). izena. El filo del hacha. Arri gaiñian jardun zeban mutikuak eta aixkora-aua akatsez beteta laga zeban. Azen.: aixkóra-áo ere bai.
áixkora-bégi, áixkora-begíxa. (d). izena. Aizkora kirtenarendako zuloa. El orificio de mango del hacha. Zenbat eta kerten senduaua, aixkora-begi zabalaua./ Aixkora-begixa nasaittuta dauka itxuria, ta kertenak urten eitten dotsa. Azen.: aixkóra-bégi ere bai. Ik. laixá-bégi, begi.
áixkora-búru, áixkora-burúa. (b). izena. Aizkoraren atzeko aldea. Parte posterior, la opuesta al filo, del hacha. Aixkora-buruakin sartu nittuan iltzak maillukaik eneukan da. Azen.: aixkóra-búru ere bai
áixkora-kérten, áixkora-kerténa. (a). izena. Aizkoraren heldulekua. El mango del hacha Azen.: aixkóra-kérten ere bai