Hiztegia
2. áitz, áitza. (a). izena. . ÁRITZ. Quercus robur. Haritza. Roble. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako. Ik. ámetz, zúaitz.
1. áitz, áitza. (b). izena. ATX (UB., ANG., LEIN.). Roca, peña. Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz. Ik. arkáitz. Aitzian jaiotakuak aitzian nai. esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz). ori dok aitza!. (c). esapidea. ORI DOK ITZA (LEIN.). Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere. Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori! Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu!
aitzákixa, aitzákixia. (a). izena. AITXÁKIXA, ATXAKIXA. Excusa, pretexto. Gaur aitzakixan bat asmau biakot etxian, bestela entzun biakoittut ederrak.
áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. . Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du. Sin. amérikaitz.
áitzen émon. (b). du aditza. Aditzen eman, jakinarazi. Avisar, advertir, hacer saber. Aitzen emoixok ire anaiai biar afaixa dagola./ Iru aldiz aitzen emon notsan ixilik egoteko, baiña kasoik pe ez.
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. . Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. . AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa.