Hiztegia
aingéru. 1. aingeru, aingerúa. (a). izena. Angel.
aingérutxua emon. (c). esapidea. Zintzo itxura izan. Aingerutxua emoten dau baiña elementu edarra da. 2. aingeru, aingerúa. (d). izena. Ume-umetan hiltzen dena. Ik. aingéru kanpáe.
aingéru kanpáe, aingéru kanpáia. (b). izena. AINGÉRU KANPAI. Haur bat hiltzen denean jotzen den kanpaia. Repique de niño muerto. "Kanpaikada txiki eta ariñagua izaten zan, errepikia esaten jakona. Umia hiltzen zanian 'aingerua hil da' esaten zan." (SB Eibetno). Ik. aingeru.
aingéru guardáko, aingéru guardakúa. (a). izena. El Angel de la Guarda. Lengo umiak bakoitzak bere aingeru guardakua izateban.
aingéru lóra, aingéru loría. (d). izena. . Calendula arvensis.. Hilerri-lilia. Maravilla silvestre. Pare bat arrabete luzeko belarra, petalodun lore zuri txikiak dituena. Inguru hauetan begiko mina kentzeko erabili izan da.
Calendula arvensis.
aingíra, aingiría. (b). izena. AINGERA, ANGIRA. Anguila. aingiría baiño labánaua. (c). esapidea. Más resbaladizo que una anguila. Kontuz eldu egur onei, aingiria baiño labanauak dare ta. angira zinbrixo, angira zinbrixua. (Eibar) Aingira kumea, angula baino handiagoa.
Goiz guztia uretan emonda, angira-zinbrixu bat besterik ez dogu atara. (Etxba Eib).
áinka eiñ. (a). dio aditza. Haginka egin. Morder. Txakurrak ainka ein zotsan neskatilliai. Ik. eldu.
ainkára, ainkaría. (a). izena. Mordedura, mordisco. Astuan ainkaria oso peligrosua izaten da./ Ainkara bat artukotsut zure sagarretik. Ik. kauskára.
aintxíñan. (a). adberbioa. Aspaldi. Hace mucho. Aintxiñan etzeuan oin beste auto. Ik. antigual, aspaldi, aspaldittik.
aintxiñáko, aintxiñakúa. (a). izenlaguna. Aspaldikoa. Aintxiñako kontuak kontatzen egon ga. Ik. aspaldíko. aintxiñátik. (a). adberbioa. Aspalditik. Aintxiñatik dakit nik ori. Ik. antigual, aspaldi, aspaldittik.
Ik. antiguál, aspáldi, aspaldittik.
aintzakótzat artu. (b). du aditza. AINTZAKÓTZAT EUKI. Aintzat hartu, kontuan hartu, eduki. Dar importancia a algo, prestar atención. Nik esandakua etziñuan aintzakotzat artu eta oin ikusi ze pasau dan./ Gaztetan urtero joaten giñan Urkiolara; eurixa ta kilometruak ez giñuzen aintzakotzat artzen./ Arek bere burua, beste iñor eztauka aintzakotzat.
áiña. (a). juntagailua. Adina. Tanto. Kantitatezko konparaziotan erabilia. Orrek zuk aiña badaki. Sin. ainbat, beste. Ik. láiñ.
áiñube, áiñubia. (c). izena. Eguzkiak jotzen ez duen parajea. Laiotza. Umbría, lugar sombrío, que no entra el sol. Mendikute basarrixa benetan paraje aiñubian dago./ Etxia eitteko, aiñubia baiño euzki-begixa obe. Laiotz ere entzun izan dela dio Don.k Ant. euzkí-bégi. Ik. izotzálde.
aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. . Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
aittá-áma, aittá-ámak. (b). izena. Gurasoak. Los padres. Aitta-amak Benidorren dauzka ta tian etxian dago. Sin. guráso.
aittágiñarreba, aittágiñarrebia. (d). izena. AITTÁIÑARREBA, AITTEIÑARREBA. Suegro. Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Esan AITTÁI
aittágure, aittáguria. (b). izena. Otoitz ezaguna. Padrenuestro. Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak. Aittaguria errezau edo esan.