Hiztegia
aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. . Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
aittá-áma, aittá-ámak. (b). izena. Gurasoak. Los padres. Aitta-amak Benidorren dauzka ta tian etxian dago. Sin. guráso.
aittágiñarreba, aittágiñarrebia. (d). izena. AITTÁIÑARREBA, AITTEIÑARREBA. Suegro. Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Esan AITTÁI
aittágure, aittáguria. (b). izena. Otoitz ezaguna. Padrenuestro. Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak. Aittaguria errezau edo esan.