Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aguentau
Áide úrtxuak abónatzen au
Áide úrtxuak abónatzen au. (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur. Ik. abónau.
áideko. ÍDEKO. 1. áideko, áidekua. (d). izena. Ahaidea, senitartekoa.   Pariente, familiar. Familixa orretakuak gure aidekuak die./ Eztakitt lengusu txikixak ero ze dien, aidekuak izan bia dabe beintzat. Hitz ia galdua. Senide edo senittarteko erabiltzen da orain. Ik. Áide úrtxuak abónatzen au. 2. áideko, áideko. (d). izenlaguna. ÍDEKO. Gisakoa, antzekoa.   Semejante, parecido. Gizona ezta erramintta makala, baiña andria be bere aidekua dala emoten dau./ Alkatia nazionalistia zuan, da aura eta aren aideko guztiak afusilau jittuen. Klem. Gutxi erabilia.
aidézko buélta, aidézko buéltia. (b). izena. Vuelta en el aire, vuelta campana. Zelaixan ibilli ga aidezko bueltak eitten./ Bizikletiakin baztarra jo, aidezko bueltia eiñ da errekara jausi nitzan. Sin. bueltakanpana, txilipurdi, txatxilipurdi. Sin. bueltákanpana, txilípurdi.