Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ágorte
aiba!
aiba!. (a). interjekzioa. AIBALA!. Ene ba! Harridurazko interjekzioa.   Interjección de asombro. Aibá, ikusi zelako sonbrerua daroian Irenek./ —Enrikek azidentia euki dau. —Áiba. Esaldiaren hasieran aibá azentua; eta amaieran edo geldialdia egiten denean áiba. Ik. ára!.
aíba-diós!. (b). interjekzioa. Harridura adierazten duen esklamazioa.   Exclamación que denota sorpresa. Aiba-dios, giltzak galdu jatak./ Atzo gabian etxera banajatuan eta, aiba-dios, kriston arratoizarra ataixan. Áiba diós, bi kolpetan esaten da jeneralean, baina jenioz esan ohi denean, aibadiós ere entzun daiteke.
áida. 1. aida!. (a). interjekzioa. Ganaduari aurrera joan dadin esaten zaiona.   Interjección con la que se anima al ganado vacuno. Aida Beltz! Aurrera, bixkor. Geratzeko, o!. 2. aida!. (a). Behia, haur hizkeran. An, ikusi aida.
ái danez. (d). juntagailua. Agi danez, dirudienez. Behin bakarrik jaso dugu. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak... Hil. Ik. erlé-bátze.
aidatu, aidatue. (Aramaio) Astindua, espabilatua. Emun tzien aidatu bat neskatilloi gero. (Orm Aram).
aidáu. (b). du aditza. Lurretik apurtxo bat aideratu edo jaso gauza astun bat.   Levantar un poco un objeto pesado. Denon artian aidaukou armaixua, azpixan alfonbria jartzeko./ Eun kiloko arrixa aidau baietz.
2. aide. (d). izena. Ahaide. Ik. áideko. Áide úrtxuak abónatzen au. (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur. Ik. abónau.