Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
afálaurre
Agárre-égi
Agárre-égi, Agárre-egíxa. (c). toponimoa. AGARREI, ARRAI. Uberan, errekaren iparraldea, eguzkialdea, eguzki-begia.   En Ubera se llama así a la ladera sur, a la solana. Agarre-egixa askoz be epelaua da. Dena dela, gutxik esaten du hala. Gehienek bere forma kontraitua: Árrai, Árraixa. Ant. Isúziar.
agértu. 1. agertu. (a). da aditza. Azaldu.   Aparecer, dejarse ver. Amabirjiñia agertu jakon./ Ezta aspaldixan etxian agertu. Sin. azáldu. 2. agertu. (a). du aditza. Azaldu.   Mostrar. Eztau agertu gauzia konpontzeko bape gogoik. Sin. azáldu.
ágila, ágilia. (c). izena. Aguila. Arrano ezagutzen da, baina erabili normalean ez.
agílloi. 1. agillói, agillóia. (d). izena. Teilatuko urak norabidez aldatzeko, gailurretik bi hormen ezkinako zapata gainera botatzen den egurra. Aguilón. Urak banatzeko, lau aldetara urak banatzeko,agilloia. 2. agillói, agillóia. (d). izena. Kamainako goihabea.  Viga que sostiene el techo de la choza. Sin. gaiñegur, goiaga.
agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu.   Dejar de ser un niño, madurar. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu. Sin. ágiñak bardínddu.
ágiñ. 1. agíñ, agíña. (a). izena. Diente. Ortz aurrekoei buruz erabiltzen da, eta ez asko. Denei agin esaten zaie. Alboetakoei alboagin, eta umetakoei esneagiñ. Haur hizkeran txatxur edo txatxurtxo. Ik. txarri-ágiñ, ortz. Artu zarra ta ekarri berrixa. esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz). agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu.   Dejar de ser un niño, madurar. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu. Sin. ágiñak bardínddu. ágiñak bardínddu. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu.   Dejar de ser un niño, madurar. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko. Sin. agin txikixak aspaldi jausi. ágiñak erakútsi. (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu. Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta. 2. agíña. (c). izena. ÁIÑ. Etxegintzan, egurrezko osagai bati ateratzen zaion koska, beste osagai bat bertan trabatuta gera dadin.   Muesca. Baiña amen goixan aiña etaata eoten die onek au beera etorri eztein, burdiña bat azpittik artzen da, eta amen tornilluakin lotu. Sebas. Agin txiki bat etaa aixkoriakin, aixkora muturrakin, da gero ortik josten giñuan. Jul. Sin. kóska.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
3. agíña. (c). izena. . Taxus baccata. Tejo. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da.