Hiztegia
agárrau. 1. agarrau, agarráua. (b). izena. Dantza lotua. El baile agarrado. Agarraua joten asten zienian gu baztarrera mokola-mokola./ Agarrauan abadiak ikusi ezkero kriston sermoia botatzen joskuan. AGARRÁUAN EI Sin. dantza-lótu. Ik. báltsio, kontradántza. 2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena. Agarrado, -a. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok. Ik. siku, ximur.
Agárre-égi, Agárre-egíxa. (c). toponimoa. AGARREI, ARRAI. Uberan, errekaren iparraldea, eguzkialdea, eguzki-begia. En Ubera se llama así a la ladera sur, a la solana. Agarre-egixa askoz be epelaua da. Dena dela, gutxik esaten du hala. Gehienek bere forma kontraitua: Árrai, Árraixa. Ant. Isúziar.
agértu. 1. agertu. (a). da aditza. Azaldu. Aparecer, dejarse ver. Amabirjiñia agertu jakon./ Ezta aspaldixan etxian agertu. Sin. azáldu. 2. agertu. (a). du aditza. Azaldu. Mostrar. Eztau agertu gauzia konpontzeko bape gogoik. Sin. azáldu.
agílloi. 1. agillói, agillóia. (d). izena. Teilatuko urak norabidez aldatzeko, gailurretik bi hormen ezkinako zapata gainera botatzen den egurra. Aguilón. Urak banatzeko, lau aldetara urak banatzeko,agilloia. 2. agillói, agillóia. (d). izena. Kamainako goihabea. Viga que sostiene el techo de la choza. Sin. gaiñegur, goiaga.