Hiztegia
afáriketa, afáriketía. (c). izena. (Eibar) "Juego de niños, cosa de broma.
Umien afariketia dirudi autu orrek./ Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. afariketan. "A comiditas; a papás y mamás. Sin. amatxoka ibilli." (SB Eibetno). Sin. kozíñeketan.
afántsu, afantsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Proiektu zoroz betea. Baita, itxurakerietan ibiltzen dena. Afanoso, -a, ostentoso, -a. Oiñ majo kalmauta dago baiña gaztetan tamaiñoko afantsua izan zuan ori. Zentzu despektiboa du.
afizíño, afiziñúa. (a). izena. Zaletasuna. Afición. Orrek eztotsa sekula afiziño aundirik izan lanai./ Kazarako afiziñua aittajunaandik datorkixo. ZETARAKO afiziñua: kirola edo gisa honetako zaletasuna denean; ZERI afiziñua: ardoari, neskei, lanari... ironiaz mintzatzen denean. Sin. zaletásun.
áfoiñu, áfoiñua. (d). izena. Hezetasun handiko zenbait egunetan egon ohi den behelaino antzekoa, behelainora heltzen ez dena. Baita kristalean kondentsatzen den lurruna hozbero kontrastea denean. Neblina. También vaho que se condensa en los cristales con los contrastes de temperatura.
Gaur onezkero eztau jasoko. Euririk eztau eingo baiña afoiñuak segiduko dau illuntzerarte./ Tabernan sartzerakuan afoiñua egin jatan antiajotan da jausi in nitzan eskillaran estropuzauta./ Afoiñua eitten da kotxe barruan neguan. Kristalean itsasten denari lauso, lurrun eta laiño ere esaten zaio.
áfrontu, áfrontua. (d). izena. Norde-haizearekin egiten duen euri zakarra. Lluvia fuerte con viento del Noroeste. Atzo illuntzian azelako afrontua izan zan./ Afrontuak joten daben aldian, paretan, umedade mantxak agertzen die. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian. Baita euriak eta nordeak jotzen duen aldea. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.