Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abíxau
adári
© Jaione Isazelaia
adári, adaríxa. (a). izena. AÁRI. Aharia.   Carnero. Irendua denean ADÁRI KAPÁUa.
adari-mutil. "Preparador de carneros para pelea; aficionado a peleas de carneros. Eugenio Arikitxa be adari-mutilla zuan." (SB Eibetno).
adari-jóku, adari-jokúa. (b). izena. Adarien arteko burruka. Ikuskizun gisa edo apustu gisa antolatu izan dira.   Pelea de carneros. Concebida como espectáculo, apuesta, o ambas cosas a la vez. Len, Uberan, adari-jokua urtero izaten zan. Ik. adári tópeka.
adári motz, adári mótza. (c). izena. Adarrik gabeko aharia. Adari motza; adari motza esan ezkero adarbakua dala. Luis. "Motza" esanda ere ulertzen da.
adári tópeka, adári tópekia. (b). izena. Pelea de carneros. Basuan garo ebagitzen niarduala, ordu erdiko adari topekia ikusi najuan. Adari topeka gerta daiteke adari-joku izan gabe. Borroka berezkoa denean, alegia.
adaríttu. (c). du aditza. Cubrir el carnero a la oveja. Agostuan amarrian, olaxe, lagatzeotsat adarixai ardixetara. Orduantxe asten dia arkerak eta segiduan pasatzen dia adarixakin ardixak, adaritzen dia. Enr./ Lau adari daukadaz, da nik eitten dotset e adaritzeko denporan ba bi; lelengo bat bakarrik botatzen dot ardixetara, ezta, baiña gero ardixak mordua dabizela arkera ikusittakuan ba bi. Bi erabiltzeittut, lelengo norberak nai dittuan kapritxuzkuenak, da gero ba, pasau samartutakuan ardixok pa gero danei lagatzeotset. Enr. adaríttuta. (c). adberbioa. Preñada la oveja. Adarittuta dare; “ardi-betia” be ondo dao, baiña sekula eztot entzun. Luis.