Hiztegia
abijói, abijóia. (d). izena. (Eibar) Apus apus. Vencejo. Abijoia, ernadian antzerako txorixa. (Etxba Eib). Sin. beltxijóe, egabera baltz.
ábill, abílla. (a). adjektiboa. Trebea. Hábil.
Mutiko ori oso abilla da eskulanetan./ Abilla bezin nagixa zan Jerolimo.
abíllana, abíllania. (b). izena. ABÉLLANA. Cacahuete. Abillana pakete bat erosidak zinian jateko. Erdarazko «avellana», erdaraz hitz egiterakoan, urra esan ohi da. «Hemos comido unas urras». Ik. ur.
abillidáde, abillidadía. (a). izena. ABILIDADE, ALBIDADE. Trebetasuna. Habilidad.
Ezta abillidade aundirik biar alkondarian botoia josteko./ Orrek pe eztauka eskutan mingaiñian beste abillidade. "Albidade"; herri etimologiaz sortua dirudi: "ahal-bidade"; edo.