Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abadíñau
abarkol
abarkol. "Plantilla para hacer abarcas." (SB Eibetno).
abar-meta, abar-metia. izena. Abarrez egindako meta edo egur pila. Karobi onduan, karobia in bizanian, meta bat, abar-meta bat eitxe giñuan. Juan.
abáro, abarúa. (d). izena. Arbolapeko babesa. Abarua ero keizpia; eurixa danian arbolapera joango gaittuk, abarua jak or da. Euzkixa danian ba keizpera. Eurixakin ba gordeleku bezela abarua. Don. Ik. áterpe, éstalpe.
abárpilla, abárpillia. (b). izena. Abarrez egindako pila.   Montón de ramaje delgado. Etxeaurrian abarpillia egote zan basarrittan./ Eskerrak abarpillara jausi zanai, bestela azurrak pe apurtuko zittuan.
abarrian. (c). posposizioa. Antzean, bezala... (testuinguruaren arabera) esan nahi duen postposizio moduzkoa.   Posposición modal de diferentes matices según el contexto. Tontó ábarrian asi giñan alkarri bultzaka, jolasian, eta azkenian burrukan akabau giñuan./ Prixaka abarrían gertau dot bazkaixa eta alamoduzkua dago. Azentua desberdin dute goiko bi adibideek, ez dakit zergatik. Ik. berándu abarrían, tonto abarrian.
abárrots. 1. abarrots, abarrótsa. (b). izena. Abar zarata.   Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben./ Oillagorrak urten jostan sasittik, egundoko abarrotsakin. 2. abarrots, abarrótsa. (c). izena. Zaratak, oihuak eta hotsak batera.   Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa.
abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino.   Se dice del árbol o matorral frondoso. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua. Ik. ábar.
abauts, abautsa. izena. (Eibar) Butrino de madera para pescar.
© Jaione Isazelaia
ábe, abía. (b). izena. Habea.   Viga en general, travesaño horizontal, no vertical. Urrupain baserrixak, ogei metro luze ta iru metro sendoko abiak dauzka./ Abiak usteldu, ta beia jo zeban etxiak. Zutikoei, ZUTIKO edo POSTE. Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz).
abélarte, abélartia. (d). izena. Postetik postera dagoen tartea.   Tramo, luz. Sin. posté-bíttarte, trámo.
abelétxe, abelétxia. (d). izena. (Eibar) "Majada. Iragorriko abeletxian izan giñan egun artan.
abémaria. 1. abemaria. (b). izen propioa. Ave Maria. Oración. Iru Abemaria errezau ta obera joan zaittez. Ik. aremaittáko. 2. abe maría!. (d). interjekzioa. Etxe barrukoei atetik eupada egiteko emakumeek erabiltzen duten interjekzioa. Gizonezkoek, ostera, eup!   ¡Ah de la casa! Usado exclusivamente por las mujeres. Doinu kantariz esan ohi da. Ik. eup!.