Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abádetxe
abarketa-zarka
abarketéritza, abarketéritzia. (c). izena. Abarketak eta horrelakoak saltzen dituzten denda.   Alpargatería. Sarrittan joaten giñan umetan Eibarko abarketeritzako tia bisittatzera. Eibarren bazen Maria Angela kalean Abarketéritzia deituriko denda, gure senitartekoena zena.
abarkol. "Plantilla para hacer abarcas." (SB Eibetno).
abar-meta, abar-metia. izena. Abarrez egindako meta edo egur pila. Karobi onduan, karobia in bizanian, meta bat, abar-meta bat eitxe giñuan. Juan.
abáro, abarúa. (d). izena. Arbolapeko babesa. Abarua ero keizpia; eurixa danian arbolapera joango gaittuk, abarua jak or da. Euzkixa danian ba keizpera. Eurixakin ba gordeleku bezela abarua. Don. Ik. áterpe, éstalpe.
abárpilla, abárpillia. (b). izena. Abarrez egindako pila.   Montón de ramaje delgado. Etxeaurrian abarpillia egote zan basarrittan./ Eskerrak abarpillara jausi zanai, bestela azurrak pe apurtuko zittuan.
abarrian. (c). posposizioa. Antzean, bezala... (testuinguruaren arabera) esan nahi duen postposizio moduzkoa.   Posposición modal de diferentes matices según el contexto. Tontó ábarrian asi giñan alkarri bultzaka, jolasian, eta azkenian burrukan akabau giñuan./ Prixaka abarrían gertau dot bazkaixa eta alamoduzkua dago. Azentua desberdin dute goiko bi adibideek, ez dakit zergatik. Ik. berándu abarrían, tonto abarrian.
abárrots. 1. abarrots, abarrótsa. (b). izena. Abar zarata.   Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben./ Oillagorrak urten jostan sasittik, egundoko abarrotsakin. 2. abarrots, abarrótsa. (c). izena. Zaratak, oihuak eta hotsak batera.   Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa.
abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino.   Se dice del árbol o matorral frondoso. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua. Ik. ábar.
abauts, abautsa. izena. (Eibar) Butrino de madera para pescar.