Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abade kéixa
abarkéro
abarkéro, abarkerúa. (b). izena. Abarkagilea.   El/la que hace albarcas. Abarkero ofiziua galduta dago aspalditxuan./ Basalgoko abarkeruan alabia gure laguna da. Sin. abarkágiñ.
abárketa, abárketia. (a). izena. APÁRGETA. Alpargata. Abarketekin umedadetan ibili ezkero, katarrua seguru. / Apargetak bustittut. abarketia euki. (c). esapidea. Tener mucho rollo. Orrek jaukak abarketia orrek. Eztok ixiltzen.
abarketéritza, abarketéritzia. (c). izena. Abarketak eta horrelakoak saltzen dituzten denda.   Alpargatería. Sarrittan joaten giñan umetan Eibarko abarketeritzako tia bisittatzera. Eibarren bazen Maria Angela kalean Abarketéritzia deituriko denda, gure senitartekoena zena.
abarkol. "Plantilla para hacer abarcas." (SB Eibetno).
abar-meta, abar-metia. izena. Abarrez egindako meta edo egur pila. Karobi onduan, karobia in bizanian, meta bat, abar-meta bat eitxe giñuan. Juan.
abáro, abarúa. (d). izena. Arbolapeko babesa. Abarua ero keizpia; eurixa danian arbolapera joango gaittuk, abarua jak or da. Euzkixa danian ba keizpera. Eurixakin ba gordeleku bezela abarua. Don. Ik. áterpe, éstalpe.
abárpilla, abárpillia. (b). izena. Abarrez egindako pila.   Montón de ramaje delgado. Etxeaurrian abarpillia egote zan basarrittan./ Eskerrak abarpillara jausi zanai, bestela azurrak pe apurtuko zittuan.
abarrian. (c). posposizioa. Antzean, bezala... (testuinguruaren arabera) esan nahi duen postposizio moduzkoa.   Posposición modal de diferentes matices según el contexto. Tontó ábarrian asi giñan alkarri bultzaka, jolasian, eta azkenian burrukan akabau giñuan./ Prixaka abarrían gertau dot bazkaixa eta alamoduzkua dago. Azentua desberdin dute goiko bi adibideek, ez dakit zergatik. Ik. berándu abarrían, tonto abarrian.
abárrots. 1. abarrots, abarrótsa. (b). izena. Abar zarata.   Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben./ Oillagorrak urten jostan sasittik, egundoko abarrotsakin. 2. abarrots, abarrótsa. (c). izena. Zaratak, oihuak eta hotsak batera.   Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa.