3. ekintza: nabigatzaileak euskaraz.

Helburua: Internet erabiltzaileak nabigatzailea (Firefox, Internet Explorer...)  euskaraz izatearen garrantziaz jabetzea eta euskaraz jartzera bultzatzea.

Hartzaileak: herritarrak, oro har, eta ordenagailu kontzentrazio handia duten guneak (ikastetxe, lantegi...) bereziki.

Kanpainaren nondik norakoak: guztiz zehazteke, hona hemen zenbait ideia. 

Ideiak (bota zuk ere zurea iruzkinen bitartez):

  • Gure mezuetan nabigatzailea euskaratzearen aldeko ikurtxo bat txertatzea, eta bertan egotea lotura bat horretarako instrukzioak emango dizkigun gune batera. Hemen txertatu liteke nabigatzailea nola dagoen azaltzen duen helbidea ere.
    Mezu bidalketa zabal batekin has gintezke eta gero gure mezu arruntetan ere manten dezakegu bolada batean. 
  • Gure webguneetara sartzean webguneak berak esatea bezeroari nabigatzailea nola duen eta euskaraz badu zorionak ematea eta, bestela, nabigatzailea euskaraz nola jar dezakeen azaltzea. Ikus adibidea.
       
       
    • Erraza izango ete litzake gure webguneetan (Udalarenean, ikastetxeenean...) zerbait jartzea bertara sartzen diren bezeroen nabigatzaileen estatistikak ateratzeko?  Atxukale-n eta  Sustatun badute, adibidez.


 

Komentarioak

- Software libreak aukera asko ematen dituela komentatu da.
- Ondo legoke on-line kanpaina piramidalaren bitartez informazioa bidaltzea.
- Kartela eta link bat Bergarako Udaleko web-gunean jartzea.
- Urtetako ohituren aurrean, zaila ikusten da eguneroko horiek aldatzea. Gazteengan errazago ikusten da.

-Sustatuko webgunean nabigatzailea erdaraz daukazula adierazten da (horrela baduzu, noski). Horrelako zerbait bultzatu beharko litzatekela uste dugu (Goiena.net, bergara.net...)webgune gehiagotan.
Udal webgunean sartzen direnen nabigatzaileak zein hizkuntzatan dauden neurtzeko bidea ere badago eta hortaz baliatuta egin daiteke kanpaina.
-Hortaz gain, badaude bost pasotan nabigatzailea euskaraz nola jarri adierazten duten kartel batzuk, baina beste aukera (aldez aurretik aipatutakoa) baliagarriagoa iruditzen zaigu.
-Beste aukera bat: Mezuak bidaltzean ikurtxo bat izatea honen inguruan, esate baterako; "jarri nabigatzailea euskaraz". Bertan sakatuz gero informazioa ematen dizun webgune batetarako lotura sortzea.