4. ekintza: IKT dendetan euskaraz

Helburua: IKT produktuak (ordenadore, telefono mugikor...) saltzen dituzten herriko dendetan euskarazko eskaintza eta eskaria bultzatzea.

Hartzaileak: herritarrak eta ordenagailu eta telefonia arloko dendariak.  

Kanpainaren nondik norakoak: Kanpaina zehaztu gabe dugu. Antzeko kanpaina bat bideratu zen orain dela 3-4 urte Arrasaten eta hango informazioa eskatuta dugu. Batzar aurretik izango dugula espero dugu.

 

 

 

Komentarioak

- Saltzaileek merkatuan euskaraz zer daukaten jakin dezatela bultzatzea. Euskara zerbitzutik zuzenean dendetara jo.
- Erosleek euskarazko materiala eskatzea bultzatzeko, dendariengana jo eta, agian, txartel sinple baten bitartez, gonbitea egin dezatela eskatu.
- Ikastetxeei kanpainaren berri ematerakoan, zuzendaritzara jo behar da, eraginkorrago izateko.

-Dendari guztiekin hitz egitea komeni da, beraiekin saio bat egitea. Gai honetan aditu bat bilatu eta beraiekin lantzea litzateke egokiena. Esate baterako, codesintax-eko saioan bertan beraien parte-hartzea ere interesgarria izango litzateke. Izan ere, beraiek izan daitezke erosleen eragile nagusiak(askotan erosleak ez du jakin ere egiten euskaraz erosteko aukera daukanik).

- karteletan baliabide arruntenak jaso daitezke (xuxen, euskalbar,..)
-Pertsona bat, bolada batez, etxez etxe joatea, udal zerbitzu moduan, euskarazko gutxienekoak instalatzera.
- KZgunean ere azaldu beharko litzateke.