Sailkapena: TONTORRA, GAINA (cima)

Egikoerromara

KoordenatuakX547378 Y4771411 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Egikoerromara ala Egikoerromarea??

Zabalkunde txikiko toponimoa dela ematen du. Katastroan inguru hau gutxi jasota dago baina ez dator.

Elosumendi

KoordenatuakX551787 Y4778817 Mapan ikusi [G_22186]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

88-04-B,075 erreferentzian beste ELOSUMENDI bat dago mendia.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

GFAn Elosumendi mendia eta tontorra datoz. MTNEn Elosumendi dator. Mendikat webgunean gailur honi Kerexeta-goiegia ere deitzen zaio. Ez dut inon dokumentatuta aurkitu.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación." Ez ote da Kerexetako hegia-ren desitxuratzea?

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Maparako aztertu egin beharko dugu Elosumendi, Kerexeta eta abarren artean.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen. 

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.

Irudiak

Erdikoesparrua

KoordenatuakX545472 Y4775343 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Ez du izenak tontor itxurarik. Pisudun toponimoa da?

Gañeder

KoordenatuakX548325 Y4776326 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Gainerre. EGIEDERretik EIDAR/EIDER bezala, (eder/edar) oso litekeena da hemen ere GAÑEDERretik GAIÑAR/GAIÑER ematea.

Katastroan partzela pila bat datoz izen honekin lotuak eta bai ahoz eta bai idatziz beti Gañar agertzen da.

Gantxo

KoordenatuakX551971 Y4779483 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn ere Gantxo dator. Katastroan ez dator.

Kokapena aztertu behar, Pol-poleko mugarrien lanean esaten baitu Gatxo (sic) izeneko mugarria Elosumendiko buzoitik 20 metrora dagoela.

Garbe

KoordenatuakX545597.8 Y4777747 Mapan ikusi [G_22176]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
OharrakMTNEn ere hala dator.

Gaztelu

KoordenatuakX552271.3 Y4776545.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)

Iduriogoitia

KoordenatuakX545818 Y4774829 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Iduriogoitia, Iduriogoitiak, Iduriogoitiari, Iduriogoitian, Iduriogoitiko, Iduriogoititik, Iduriogoitira
Oharrak

MTNEn Idurixo Goitixo.

Imintarrieta

KoordenatuakX540888 Y4773311 Mapan ikusi [G_22557]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: "Imintarrieta zein Imintarriaga izan litezke egokiak. Ezagunena erabili".
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Imintarrieta, Imintarrietak, Imintarrietari, Imintarrietan, Imintarrietako, Imintarrietatik, Imintarrietara
Oharrak

GFAn PARAJEA. MTNEn eta GFAn ere Imitxarritxa. Zertatik ote dator? Kontsulta egin dut eta ez dator "*Im*arri*" osagaia duen idatzizko ezer. Katastrokoan eta artxibokoan ere ez. IMINTARRIAGA/IMINTARRIETA? Ipiñarrieta bezala. AHOTSAK-en IMINTTARRITTA transkribatuta dago. AV-en IMENARRIETA agertzen da, Ipiñarrietaren baliokide.

Katastroan ez da paraje horretako informaziorik jaso oraindik.

Intxortxoa

KoordenatuakX546470 Y4775030 Mapan ikusi [G_22574]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Intxortxoa, Intxortxoak, Intxortxoari, Intxortxoan, Intxortxoko, Intxortxotik, Intxortxora
Oharrak

MTNEn eta GFAn ere Intxortxua. Ahozko lekukotza gehiago lortzerik bai??? Zela esaten dute: INTXORTXO ALDERA ala INTXORTXU ALDERA??