Sailkapena: Elorregi
Tximisoa
Koordenatuak | X544477 Y4771019 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Informazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu. |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora |
Oharrak | MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso. |
Txindurraitz
Koordenatuak | X547652 Y4770274 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Oharrak | Ez gure datu-basean eta ez katastroan ez dator halakorik. |
Txorigaztañeta
Koordenatuak | X546179 Y4771331 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan bi partzela oso txiki datoz izen horrekin, Isasizabal parean. Ematen du partzelon zati nagusia autobideak janda dagoela, bertan baitago Eibar-Arrasate-Bergara bidegurutze nagusia. Aztertzekoa da ea ekialderago ere sartzen den, horko partzelaren batzuen izenak jaso barik daude eta. |
U.C.M. indarretxea
Koordenatuak | X546640 Y4772023 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ENERGIA ZENTROA |
Oharrak | GFAtik hartua. |
Urasketa
Koordenatuak | X544135 Y4769772 [I_18973] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urasketa, Urasketak, Urasketari, Urasketan, Urasketako, Urasketatik, Urasketara |
Bestelako jakingarriak | Munazurin sortu eta Barrenaberri parean Debara doan errekatxoa. |
Oharrak | GFAn URAZKETA. Informanteak dio lehen toki horretan ur-askak izan zirela eta hortik datorkiola izena. Katastroan Urasketa ez dator eta errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena. |
Eta zuk, zer diozu? | Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Eta Arreka-erreka, Arrika-erreka edo halako zerbait?? |
Erantzun hemen |
Urbedeinkatuontzia
Koordenatuak | X544623 Y4771267 [G_22571] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | HARRIA |
Oharrak | Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.
Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua". Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta. Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala? |
Urdagala
Koordenatuak | X547535 Y4769602 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | PINUDIA |
Oharrak | URDAGALA dokumentatzen da Elorregin behin 1812an eta L.M. Muxikaren liburuan ere jasoa dator 1813an. Hala ere, hau eta Urdaola ez ote dira bat? Hori argitu ondoren erabaki beharko da maparako zer sartu. |
Urdaola
Koordenatuak | X548159 Y4769715 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urdaola, Urdaolak, Urdaolari, Urdaolan, Urdaolako, Urdaolatik, Urdaolara |
Oharrak | Urdagala (i)/Urdebala (a) ere jasota dago inguruan. Bera ote dira? Katastroan badator partzela bat (12/45, Elkorobarrutikoa) ahoz eta idatziz Urdaola jaso dena. |
Urieta
Koordenatuak | X545616 Y4770796 [D_49885] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urieta, Urietak, Urietari, Urietan, Urietako, Urietatik, Urietara |
Oharrak | - Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen? - Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…Hizlaria(k): Arrieta Gallastegi, Esteban Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Data: 2005-12-20 Iraupena: 0:02:15 Erref: ESK-014/016 /// |
Irudiak
Urietako presa
Koordenatuak | X545553 Y4770526 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | PRESA |
Oharrak | Urieta baserria da. |
Eta zuk, zer diozu? | Orain kokatuta dagoen tokixan ondo dago? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |