Sailkapena: Basalgo
Egia
Koordenatuak | X546375 Y4777952 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Egia, Egiak, Egiari, Egian, Egiko, Egitik, Egira |
Egibitarteko iturria
Koordenatuak | X546693 Y4778332 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ITURRIA |
Oharrak | Ez dago bekako datu-base osoan, ezta oharretan ere, idatzizko lekukotzarik. |
Eta zuk, zer diozu? | Batez be, itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |
Egigoena
Koordenatuak | X546547 Y4777937 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BIZKARRA (loma) |
Etimologia | Egi + goena. Inguruan bada Egia izeneko beste aurkintza bat. |
Eguren
Koordenatuak | X546143 Y4777767.5 [D_49498] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Hegi + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. |
Irudiak
Eguren
Koordenatuak | X546640 Y4777587 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Etimologia | Hegi + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. |
Bestelako jakingarriak | Belastegi errekaren adarretako bat Eguren baserriaren inguruan sortu eta Kaparrategi aldean Belastegirekin bat egiten duena. |
Oharrak |
|
Eta zuk, zer diozu? | Beste izenik bai' Izen hau oso erabilixa da inguruan? |
Erantzun hemen |
Egurengo txabolak
Koordenatuak | X545905 Y4777877 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | TXABOLA, BORDA |
Errekalde
Koordenatuak | X547162 Y4776722 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | SAKONA |
Oharrak | Katastroan jasota dator izen hori Lesarriaurtengo eta Lesarrigoiko parean. Ez du ematen pisu handikoa izango denik. Bertatik doan errekatxoari egingo dio seguruena erreferentzia. Errekatxo horren izenik ez dugu jasota. Gainontzean, gure datu basean ez da Errekalde-rik dokumentatzen. |
Errekandia
Bestelako izenak | Sasibeltz |
---|---|
Koordenatuak | X546389 Y4779666 [I_19311] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu Errekandia ala Sasibeltz jarri sarrera nagusia. B5Mn Sasibeltz aukeratu dute. Idatziz sarri dokumentatzen da Erreca-andia eta ingurukoek ahoz ere hala (Gaur egun Errekaundixa) deitzen diote. "Sasibeltz" inguruko aurkintzaren izena da. A bakarraren alde egin dut. |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Etimologia | Erreka + handia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekandia, Errekandiak, Errekandiari, Errekandian, Errekandiko, Errekanditik, Errekandira |
Ikusi | aundi (berba). |
Eta zuk, zer diozu? | GFAko B5Mn erreka honi Sasibeltz deitzen jako. Erabiltzen da izen hori berbaz? |
Erantzun hemen |
Fietajolekua
Koordenatuak | X545451 Y4778842 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Katastrotik hartutako leku-izena. 4 partzela daude izen honekin lotuta. Idatziz guztietan Fietajolecu agertzen da eta ahoz partzela batean Fietajoleku eta bitan, (informante beraren ahotan) Sagar Erreka. Laugarren partzelako ahozko informaziorik ez dugu. Lekukotasun zahar bakarra dugu eta bertan Lisibajolecu jaso da baina ez dugu halakorik ahoz jaso. Ondorioz, ditugun lekukotasunetan oinarrituta, Euskaltzaindiaren aldeko iritziarekin, hala ematea erabaki dugu. |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | Fieta + jo + lekua. Fieta jo = Lixiba jo. Ez ditugu ez Fieta ez Pieta hutsik inon aurkitu baina Elexpururen hiztegian jasota datoz horren aldaera direnak: pietarri, puxeta jo... |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Fietajolekua, Fietajolekuak, Fietajolekuari, Fietajolekuan, Fietajolekuko, Fietajolekutik, Fietajolekura |
Ikusi | líxiba (berba), piétarri (berba), puxeta (berba). |
Kanpoko loturak | · Ahotsak.com, Donato Ibarguren, lixiba, pietarri · Antzinako lanbideak, Lixibagileak, aurkezpena · Ahotsak.com, bideo-lekukotza: "Lixiberia" zegoen Antzuolan |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna jatzu Basalgoko leku eta izen hau? Bera izendatzeko zein da erabilixena: Fietajolekua, Fietalekua, Lixibajolekua...? Zela esaten da: Fietajolekun izan naiz ala Fietajolekuan izan naiz? Toki hori lixibia jotzeko nortzuk erabiltzen zeben eta noiz arte erabili izan da? Bazeuan aska edo halakorik ala erreka librean jotzen zan lixibia? Baldin bazeuan, kokapen zehatza badakizu? |
Erantzun hemen |
Galarraga
Koordenatuak | X546577 Y4778804 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Galarraga, Galarragak, Galarragari, Galarragan, Galarragako, Galarragatik, Galarragara |
Oharrak | Katastrotik hartua. Partzela handi bat dago idatziz izen horrekin jaso dena eta ahoz jaso ez dena. |