Sailkapena: Basalgo
Mandaeralekuko iturria
Koordenatuak | X546773 Y4778631 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ITURRIA |
Oharrak | Katastroan dator, 2/124 partzelarekin lotuta, mendebaldeko muga egiten duela "Mandulecua" errekastoak. |
Ikusi | Mandaeralekua (toponimo). |
Eta zuk, zer diozu? | Izena zertatik ete dator? Izan leike "Mandoeralekua = Mandoak edateko lekua"? Ingurutik bada mandabideren bat edo?? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |
Mendilaua
Koordenatuak | X545127 Y4779973 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mendilaua, Mendilauak, Mendilauari, Mendilauan, Mendilauko, Mendilautik, Mendilaura |
Oharrak | Gure datu-basean ez da idatziz jaso MENDI osagaia duen antzeko toponimorik. Hala ere, argi samarra ematen du. Katastroan ez da oraindik inguru horretako zenbait partzela jaso. |
Mendioste
Koordenatuak | X544828 Y4780049 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Bestelako jakingarriak | Luis Mari Alberdik emandako informazioa: Ez da 1939ko aktan ezta 1927 edo 1889ko aktetan ere azaltzen. Dana dala mugarri honen billa aurretik ibilitta nenguan Intxuzabalgo Tomasekin batera, berak emon bai zostan herri arteko mugarri honen berri, bere sailetan ei zauana. “E” eta “B” inskripzioak dauzka harrixak. Tomasek berak diño inguru horri erak beti “Mendioste” esan jauela, baina zuen toponimiako mapan begira ibili naiz eta ez dot topatzen izenik edo erreferentziarik. Tokia “Mendilaua” lepotik gertu dagoen 01-086 katastroko partzela barruan kokatzen da, Topinburu eta Mendilaua bittartian. |
Irudiak
Monasteriobide
Koordenatuak | X546394 Y4776869 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Monasterio + bide. Monasteriorako bidea. Hemen aipatzen den monasterioa, ziurrenik, San Juangoa izango da, hala izendatzen baita idatzizko lehen lekukotasunean. Ahozko MOSTEIren jatorria, berriz, MONASTERIO huts-hutsik izango dela esango nuke, BIDE gabe. Bilakaera honelako zerbait izango litzateke: MONASTERIO > MOASTERIO > MOSTERIO > MOSTERI > MOSTEI. SAN EMETERIOtik SAN MATEI bezala. Nire gertuan entzun izan dut Apatamostei Apatamonasterio esateko. Bestalde, horretara bultzatzen gaituzten lekukotza idatziak badaude, baserri honen inguruan bai baitaude, besteak beste, MONASTERIO-BURUA, MONASTERIOCO-ECHEAURREA... |
Bestelako jakingarriak | Etxe honetan jaio omen zen Juan Monasteriobide (1560-1622) Indietako Soconusco probintziako gobernadore eta kapitain nagusia izan zena. |
Irudiak
Moskazulo
Koordenatuak | X546618 Y4777672 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Belastegi errekaren adarretako bat; beste batzuk, Amutxastegi erreka, Egurengo erreka.... |
Oharrak | Datu-basean ez dago ZULO osagaia izanik, honen antzik duen toponimorik, idatziz jasota. Katastroan ere ez dator. |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna eta erabilixa da Moskazulo errekia izendatzeko? Non hasi (esan partzela) eta amaitzen da, zehatz? |
Erantzun hemen |
Oianguren
Koordenatuak | X547227.4 Y4777935 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Oihan + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. |
Irudiak
Oiangurengaña
Koordenatuak | X547284.7 Y4777884 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Oihan + guren + gaña. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Oiangurengaña, Oiangurengañak, Oiangurengañari, Oiangurengañean, Oiangurengañeko, Oiangurengañetik, Oiangurengañera |
Oharrak | Baserria Oianguren arautu zen eta tontor hau baserriaren ondoan dago. |
Olakorta
Koordenatuak | X545315 Y4779538 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Ola + korta |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Olakorta, Olakortak, Olakortari, Olakortan, Olakortako, Olakortatik, Olakortara |
Oharrak | Gaur egun jausita eta B5Mtik kendua. Lehen ez zen normatibizatu. |
Ikusi | OLA etxe izenetan (book page). |
Irudiak
Olakorta
Koordenatuak | X545410 Y4779063 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Olakorta, Olakortak, Olakortari, Olakortan, Olakortako, Olakortatik, Olakortara |
Bestelako jakingarriak | Sagarragaerrekaren adarretako bat, Olakorta baserriaren sortzen dena. |
Oharrak | Berez terminoak gardenak dira. "Iturri" hori erabiltzen ote dute denek? |
Eta zuk, zer diozu? | Olakorta errekia be esaten da? |
Erantzun hemen |
Olazabal
Koordenatuak | X546863.4 Y4777860.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Ola + zabal. Zabal: zabal adjektiboa edo zabalgunea. |
Ikusi | OLA etxe izenetan (book page). |