Sailkapena: Aritzeta
Aritzeta
Koordenatuak | X548382 Y4772633 [Z_16874, Z_15470, Z_15469, K_074_3330] |
---|---|
Arautze egoera | Udalak ofizialki onartua |
Arautze data | 2011/03/28 |
Arautzeari buruzko azalpenak | - Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da. |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AUZOA |
Etimologia | aritz + -eta (atzizkia) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara |
Kanpoko loturak | · bergara.net-eko aurkezpena |
Ariztiko laua
Koordenatuak | X547629 Y4771450 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan oraindik jaso barik. Beste lekukotasun idatzirik ere ez dago. |
Artuisasi
Koordenatuak | X547823 Y4772026 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan badira 5-6 partzela izen hau hartzen dutenak, bai ahoz eta bai idatziz. |
Basozabal
Koordenatuak | X547237.1 Y4772386 [D_49767] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Irudiak
Deskarga
Koordenatuak | X548165 Y4773362 [I_19340, I_20468] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | GFAko B5Mtik hartua. Guk ez genuen jasota. GFAn Antzuola dator. Zenbait hirigintza proiektutan eta, ondorioz, baita hedabideetan ere, erabili izan da Uhola erreka ("Bergarako Udalarekin egindako lankidetza-hitzarmena, Bergaran (Gipuzkoa) Deskarga edo Uhola ibaiaren uholdeen kontrako defentsa obrak kontratatu eta burutzeko; EHAA 1998-02-12") ere baina ez GFAn eta ez Antzuolako toponimian ez da jaso izen hori. Bergarako artxiboko webgunean ere ez dator. Antzuolako toponimian, izen nagusitzat Deskarga eman zaio erreka honi baina sinonimotzat agertzen da Antzuolako erreka:
Deskarga
Euskaltzaindiak izen nagusitzat Deskarga proposatu digu.
|
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | IBAIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Deskarga, Deskargak, Deskargari, Deskargan, Deskargako, Deskargatik, Deskargara |
Bestelako jakingarriak |
Antzuolako lurretan Deskarga inguruan sortu eta Bergaran San Antonion egiten du bat Debarekin. |
Irudiak
Done Mikel
Koordenatuak | X547894 Y4773029 [D_49746] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Euskaltzaindiaren ordezkaria: "Ene irudiko santu izenak euskaraz eman behar dira. Agian parentesi artean utz liteke ahoz erabiltzen den erdal bertsioa. Proposamena: Done Mikel (San Miguel)". Udalak mapan kasu hauetan lehengo izenari eutsi dio, erabilera aintzat hartuta. Hala ere, egokia iruditzen zaigu webgunean, behintzat, forma arautuari bide ematea. |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | ERMITA |
Kanpoko loturak | · Euskal-Herria.org, argazkiak |
Irudiak
Etxaubeazpikoa
Koordenatuak | X547306.7 Y4771833.5 [D_49768] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Etxaubeazpikoan bizi naiz, Etxaubeazpiko lagunak ditut, Gure ama Etxaubeazpikoa da, Etxaubeazpikotik etorri naiz, Etxaubeazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Etxaubeazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Etxaubeazpikokua da, *Etxaubeazpikoatik etorri naiz, *Etxaubeazpikoara noa |
Irudiak
Etxaubegañekoa
Koordenatuak | X547482.1 Y4771684.5 [D_49769] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Etxaubegañekoan bizi naiz, Etxaubegañeko lagunak ditut, Gure ama Etxaubegañekoa da, Etxaubegañekotik etorri naiz, Etxaubegañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Etxaubegañekoako lagunak ditut, Gure aita *Etxaubegañekokua da, *Etxaubegañekoatik etorri naiz, *Etxaubegañekoara noa |
Irudiak
Etxaubemendia
Koordenatuak | X547977 Y4771531 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Etxaubemendia, Etxaubemendiak, Etxaubemendiari, Etxaubemendian, Etxaubemendiko, Etxaubemenditik, Etxaubemendira |
Oharrak | Ala Etxaumendia??? Baserriak Etxaube arautu ziren. Katastroan badira (mapan jasota baina datu-basean ez) bi partzela (12/156 eta 12/161) Elkoroko hegiaren ondoan, Etxaumendi izenez jasoak. Horrek ez du esan nahiko mendiak Etxau zuela izena eta, ondorioz, hortik sortzen dela Etxaube? Kokapena aztertu egin beharko litzateke, katastrokoa eta gurea elkarrengandik urrun daude eta. |
Eta zuk, zer diozu? | Berbaz erabiltzen da Etxaumendi edo Etxaumendixa? Eta Etxau bera hutsik? Eta zein tokitan dago zehatz. Zein partzelatan dan esango ziñuke? |
Erantzun hemen |
Goikosoloa
Koordenatuak | X547343 Y4772536 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | TXABOLA, BORDA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goikosoloa, Goikosoloak, Goikosoloari, Goikosoloan, Goikosoloko, Goikosolotik, Goikosolora |
Oharrak | Zutik eta konponduta dagoen txabola. Lehen Mendibilgo txabola zena, orain jabe berriek izen hori jarri diote. |