Sailkapena: Errepideetako pasalekua
Subcategories: BIDEGURUTZEA | ZUBIA
Partilekua
Koordenatuak | X545780 Y4771166 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BIDEGURUTZEA |
Oharrak | Bidegurutzea jartzen du oharretan. Zuzendu. Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal). |
San Emeteriko zubia
Koordenatuak | X544403 Y4775978 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorra Katalogotik hartua. Jesus Elortzak esan dit berari ez zaiola ezagun honen izenik. |
Urietako zubi berria
Koordenatuak | X545565 Y4770932 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan bi zubi datoz Urietarekin lotuak: Urieta eta Puente Nuevo de Urieta. Kokapena ez dakit zehatza den. Errepide gainekoari deitzen ote zaio hala, ala kanala doanari? |
Urietako zubia
Koordenatuak | X545582 Y4770902 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan bi zubi datoz Urietarekin lotuak: Urieta eta Puente Nuevo de Urieta. Kokapena ez dakit zehatza den. |
Zubiateko zubia
Koordenatuak | X547028 Y4775360 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Sanantonabat |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan jasota dator. Zubiate (o de Santo Tomas) jartzen du. |
Irudiak
Zubiberri
Koordenatuak | X547132 Y4775737 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Mapa egitean hasiera batean Gaztañalde izena jarri genion zubi honi. Hala ere, Buruñaoko herritar batek hala adierazi zigun: "Gaztañaldeko zubia jarrita dagoenari guk Zubiberri deitzen diogu eta uste dut bertan ere badela halako errotuluren bat. Gaztañalde handik gertuko bidegurutzeari deitzen zaio. Zubizarra Ford aldetik saihesbidera doana da eta bestea Zubiberri." Hala ere, bada auzoan beste jokabide bat: zubi honi Zubizarra deitzekoa eta Ford parekoari (1969-70 inguruan egina omen da) Zubiberrixa deitzekoa. 1923-88 bitarteko Udaleko aktetan sarritan agertzen da Zubiberri, batzuetan zona gisa eta beste batzuetan zubia bera ere bai. Ematen du batzuetan Gaztañaldeko zubia eta Zubiberri bat direla eta beste batzuetan bi 1923ko lekukotza batean honakoa hau dio eta: ""...BARRIO DE MUÑAO...EL PUENTE DENOMINADO GASTAÑALDE SITO EN EL CAMINO VECINAL QUE DEL PUENTE DE * CONDUCE A LA CªDE MIACA..."" Izan liteke Gaztañalde paraje zabal samarra izatea eta bi zubiak harrapatzea ere. Hala, beraz, lehenengo ekarpena aintzat hartuta, zubi honi Zubiberri eta tokiari Gaztañalde izena jartzea erabaki genuen. |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogoan Murinondo izenez dator. |
Ikusi | barri (berba). |
Irudiak
Zubietako zubia
Koordenatuak | X547595 Y4774621 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ZUBIA |
Oharrak | Usondoko zubia eta Santamariñako zubia bera da?Zuzendu. 88-19-K,030 kodearekin dago bera. Katalogoan honi Zubietako zubia deitzen zaio eta Santamariñakoari Oxirondoko zubia. Guk ere hala hartu dugu. |
Irudiak
- « lehena
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3