Sailkapena: Etxebizitza
Subcategories: BASERRIA | OINETXEA (casa solar) | DORREA (torre, casa torre) | ETXETXOA (casilla) | ERAIKIN BAKARRA | ETXEA | JAUREGIA | KALEKO ETXEA | TXALETA
Altzuarangañekoa
Koordenatuak | X543839.3 Y4774108 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Altzuarangañekoan bizi naiz, Altzuarangañeko lagunak ditut, Gure ama Altzuarangañekoa da, Altzuarangañekotik etorri naiz, Altzuarangañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Altzuarangañekoako lagunak ditut, Gure aita *Altzuarangañekokua da, *Altzuarangañekoatik etorri naiz, *Altzuarangañekoara noa |
Irudiak
Alzelaiñeko pasteleria
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | KALEKO ETXEA |
Oharrak | Kaleko etxetzat jo behar dugu hori? Zertatik ote dator izena? Zein helbide postal du? Eskrituretan ba ote du izen propiorik? |
Amatiño
Koordenatuak | X545512 Y4775218 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Bestelako jakingarriak | Baserri honen izenetik hartua du Luis Alberto Aranberri Mendizabal kazetari ezagunak bere goitizena, bere amaren jaiotetxea baitzen. Mendizabal abizena, Amatiñok berak azaltzen duenez, Aritzetako Mendizabal baserritik etorria da San Juanera. Era berean, etxe honetan jaio zen Jose Mari Iriondo Mendizabal "Zaldibarko trikitixa" trikitilari ezaguna. Amatiño izeneko fandangoa sortu zuen. |
Kanpoko loturak | · Eibar.org. Amatiñoren bloga. Jose Mari Iriondo "Zaldibarko trikitixa"ren biografia laburra eta fandangoa · Eibar.org. Amatiñoren bloga. Amatiño baserriaren argazkiak · Eibar.org. Amatiñoren bloga. Amatiño baserriaren historia-printzak |
Irudiak
Amenabarrenekoa
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | Non ote dago??? |
Ikusi | -(E)NEKOA etxe izenetan (book page). |
Amentzelaga
Koordenatuak | X551965.8 Y4776614.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amentzelaga, Amentzelagak, Amentzelagari, Amentzelagan, Amentzelagako, Amentzelagatik, Amentzelagara |
Irudiak
Ametzazpi
Koordenatuak | X542184 Y4772629 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Oharrak | GFAn, AMETZ AZPI ETXEA. |
Irudiak
Amezabalegi
Koordenatuak | Zehaztu gabea. [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Amillagabarrena
Koordenatuak | X547046 Y4775170 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Amillagabarrena, Amillagabarrenak, Amillagabarrenari, Amillagabarrenean, Amillagabarreneko, Amillagabarrenetik, Amillagabarrenera |
Amillagaetxeberri
Koordenatuak | X546691 Y4775338 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | TXALETA |
Etimologia | Amil + aga + etxe + berri. Amil: amildegia; Aga: lekua adierazten duen atzizkia. |
Oharrak | A artikulua?? |
Ikusi | barri (berba). |
Amillagagoena
Koordenatuak | Zehaztu gabea. [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Amillagagoena, Amillagagoenak, Amillagagoenari, Amillagagoenean, Amillagagoeneko, Amillagagoenetik, Amillagagoenera... |
Oharrak | Garitanokoa zein den jakiteko aukera emango luke 1914ko lekukotasunean aipatzen den planoak. |
Eta zuk, zer diozu? | Amillagarekin lotura dutenak lau etxe edo baserri izen dokumentatzen dira: Amillagabarrena, Amillagagoena, Amillaga eta (Amillaga) Garitanokoa. Berez, lau etxe ziren ala izen horietakoren batzuk izan litezke elementu geografiko berarenak? Non ote zegoen/dago bakoitza? Desagertuta ote daude? |
Erantzun hemen |